Euskaraldia zela eta, irratikideek galdetu digute: “Zertan dira antzekoak euskara eta ekologia? Bada loturarik?”.
Noam Chomskyk eta beste batzuek diotenez, lengoaiaren inguruan ez da askorik aurreratu azken urteotan. Chomskyren arabera, seguraski ez da egongo aurrerantzean jakintzaren arlo horretan aurrerapen handirik, horretarako oztopo praktiko eta etikoak daudelako. Dakigunez, burmuinetik datorkigu mintzorako gaitasuna, eboluzioaren ondorioz. Gure hizkuntza zaharra ere bilakatu da denborarekin, besteak bezalaxe, eta besteak bezain zaharra da. Munduko oreka hauskorrean bizirik dirauen hizkuntza da gurea, oreka makalean bera ere, hedapenerako aukera askorik ematen ez dion ekosistema batean. Txerra Rodriguezek egin zuen bere blogean hizkuntza eta ekologiaren arteko hurbiltze-saio bat. Ekolinguistikak, bestalde, hizkuntzen rola aztertzen du gizakion arteko eta gizakion eta naturaren arteko harremanean. Gure ikuspuntutik erakarmen ahalmena izan liteke hizkuntzen oihan honetan gureak aurrera egin dezan gakoetako bat, hiztunak bereganatzeko, Neurona eta zeurona saiakeran Fermin Etxegoienek zioen moduan. Letra kriptiko eta euskararentzako distopiko (ala utopiko?) batean oinarritutako Celosamente gordea (BAP) kantua entzun dugu bukatzeko.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]