Hautesle erroldan egotearen aurka “Des-zentsu elektorala” kanpaina martxan

  • Des-zentsu elektorala izeneko kanpaina jarri dute martxan. Hauteskunde sistemaren aurka dauden hainbat pertsonak abiarazi dute egitasmoa ez dutelako ongi ikusten hautesle erroldan derrigorrez egon beharra eta lau urtetik behin bozkatzea.


2015eko apirilaren 23an - 16:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekimenaren bultzatzaile Antonio Escalantek azaldu duenez, “eskatzen duguna da gure izena hautesle erroldetatik kentzea, eta desobedientziaren bidea proposatzen dugu, hauteslekuetako mahaietan parte hartzeko derrigortasuna gainditu arte”. Desobedientzia zibilarekin “inposizioa” gainditzea lortu nahi dute.

Gogorarazi dutenez, hauteskunde mahaia egokitu eta uko eginez gero, kartzela zigorra edo isun ekonomikoa jasotzeko arriskua dago.

2014. urteko Europako Hauteskundeetan bi gasteiztarrek desobedientziaren bideari ekin zioten eta orain, jende gehiagoren babesa lortu dutela azaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!