Hauteskundeen jarraipen berezia egingo dugu igande gauean ARGIAn

  • Espainiako hauteskunde orokorren jarraipen berezia egingo dugu ARGIAn datorren igande gauen. 19:00etatik aurrera eguna nola joan den kontatuko dugu eta 20:00etan hautes-lekuak ixten direnetik aurrera, emaitzen berri emango dugu gure webgunea eta sare sozialen bidez.


2019ko azaroaren 08an - 09:56
Alderdietako ordezkariak, hauteskunde kanpainan alderdiek ETBn egin zuten debatea hasi aurretik. (Arg.: ETB).

Apirilaren 28an egin ziren Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta PSOEk irabazi zituen nabarmen, baina beste norbaiten beharra zuen gobernua osatzeko. Unidas Podemosekin jardun zuen negoziatzen hilabeteetan. Pablo Iglesiasen alderdiak koalizio gobernua osatu nahi zuen, ardura handiko ministerioak hartuz. Pedro Sanchezek, ordea, hasieratik ukatu zuen aukera hori eta Unidas Podemosen sostengu parlamentarioan jarri zuen bere indarra.

PSOEk ez zuen akordiorik lortu eta horrek azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatzea ekarri zuen. Orduko inkestek emaitza hobeak iragartzen zioten PSOEri eta honek hori baliatu zuen hauteskundeak errepikatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren ondoren, oraingo hauteskundeetan Kataluniako epaia aurrekoetan baino askoz presenteago dago eta, dirudienez, horrek eskuina eta eskuin muturra hauspotu ditu Espainian.

Datorren igande gauean argituko dira zalantza guztiak eta ARGIA.eus-en guztiaren berri eskainiko dugu. Espainiako Estatuko emaitzak, Hego Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak bereziki jarraituko ditugu, informazioa, analisia eta mapa interaktiboen bidez. Twitter, Facebook eta Telegrameko gure kanaletatik ere jarraipen zehatza egin ahal izango da.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude