Espainiako hauteskunde orokorren jarraipen berezia egingo dugu ARGIAn datorren igande gauen. 19:00etatik aurrera eguna nola joan den kontatuko dugu eta 20:00etan hautes-lekuak ixten direnetik aurrera, emaitzen berri emango dugu gure webgunea eta sare sozialen bidez.
Apirilaren 28an egin ziren Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta PSOEk irabazi zituen nabarmen, baina beste norbaiten beharra zuen gobernua osatzeko. Unidas Podemosekin jardun zuen negoziatzen hilabeteetan. Pablo Iglesiasen alderdiak koalizio gobernua osatu nahi zuen, ardura handiko ministerioak hartuz. Pedro Sanchezek, ordea, hasieratik ukatu zuen aukera hori eta Unidas Podemosen sostengu parlamentarioan jarri zuen bere indarra.
PSOEk ez zuen akordiorik lortu eta horrek azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatzea ekarri zuen. Orduko inkestek emaitza hobeak iragartzen zioten PSOEri eta honek hori baliatu zuen hauteskundeak errepikatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren ondoren, oraingo hauteskundeetan Kataluniako epaia aurrekoetan baino askoz presenteago dago eta, dirudienez, horrek eskuina eta eskuin muturra hauspotu ditu Espainian.
Datorren igande gauean argituko dira zalantza guztiak eta ARGIA.eus-en guztiaren berri eskainiko dugu. Espainiako Estatuko emaitzak, Hego Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak bereziki jarraituko ditugu, informazioa, analisia eta mapa interaktiboen bidez. Twitter, Facebook eta Telegrameko gure kanaletatik ere jarraipen zehatza egin ahal izango da.