Basurtuko ospitaleko gertakariak agerian utzi du Osakidetzako baliabide falta, erditze-ondoan jaioberriak banatzeko praktika edota pertsona psikiatrizatuenganako estigma eta indarkeriak.
Emakume batek haurtxo bat bahitu zuen pasa den asteazken gauean Basurtuko Ospitalean (Bilbon). Ume hori lapurtu aurretik, beste jaioberrirekin saiatu zen. Delitugilea aurkitzeko herritarren kolaborazioa eskatu zuen Ertzaintzak, eta segurtasun-kamerek grabatutako argazkia zabaldu zuten. Haurtxoa ostegun goizean aurkitu zuten Santutxu auzoko etxebizitza batean, onik eta salbu. Ustezko egilea Zorrotzan atxilotu zuten, eta adinaren datua (24 urte) eman du soilik Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak. Deia eta El Correo egunkariek, aldiz, zabaldu dute emakumeak haurdun zegoela sinestarazi ziela bere senide, auzoko eta bikotekideari. Atxilotuaren izena eta zein auzotan bizi den zehaztu dute, bizilagunek emandako beste xehetasun sentsazionalistez gain.
Hurrengo iruzkinak utzi dituzte irakurleek egunkarietako sare sozialetan: “Aurki dezatela, giltzapetu eta itsasadarrera bota dezatela giltza”. “Ni enajenación ni hostias”. “Kartzelan ustel dadila”. Analisi kritiko honen asmoa da ikara eta punitibismoa pizten duten trataera informatiboa gailentzea, eta arretaren fokua aldatzea, gertakari isolatu baten morbotik egiturazko arazoen mamira.
Ospitalea, botere eta ezegonkortasun eremu
Amatasun eszedentzian dagoen Osakidetzako medikua da Nora Olazabal. Albistearen berri izan duenean, ospitaleek bizi duten baliabide faltarekin lortu du segurtasunean egon den hutsegitea: “Plantillak oso aldakorrak dira. Oso ohikoa da langileak pabiloi batetik bestera aldatzea, eta horrek suposatzen du jendeak ez duela elkar ezagutzen”.
Bestetik, azpimarratu du erditze-ondoko protokoloetan jasotzen dela jaioberriei probak gurasoen (edo amak izendatzen duen pertsonaren) aurrean egingo direla: “Nik badakit eskubide hori daukadala baina, tamalez, ama guztiek ez dakite. Informazio hori izatea ospitaleak bermatu behar du”.
Donostiako Ospitalean antzeko bi kasu egon ziren 2012. eta 2014. urteetan. Katixa Agirre idazlearen esanetan, horrek erakusten du erditze-ondoko ospitalizazioa une zaurgarria dela guraso eta jaioberrientzat: “Oso bitxia da ezezagun batek esatea zure umea eraman behar duela, eta zuk onartzea, senak haurra babestea agintzen badizu ere. Hori ez litzateke gertatuko beste edozein eremutan, eta osasun arloko profesionalek duten autoritatearen isla da”.
Ildo beretik mintzo da Nahia Alkorta, amatasun prozesuak laguntzen dituen aholkularia: “Zaurgarritasun handia duen une batean, botere rol batetik edonork haur bat besoetan ospitaletik atera ahal izatea izugarria da”. Mediku sistemarekin kritikoa bada ere, azpimarratu du ezin dela gurasoei leporatu erizaintzako laguntzaile gisa aurkeztu zen emakumeaz fidatu izana: “Familia ez da segurtasuna bermatzearen arduraduna, ez dute zertan mesfidati izan osasun langileez. Konfiantza eskatzen duen sistema bera da ondoren familiarengan ardura kutsu bat islatu duena. Ez dugu ahaztu behar, tamalez, oraindik ere osasun zentro batzuetan ama eta haurra banatzen direla. Erantzukizuna sistemarena eta ekintza burutu duenarena da, inolaz ere familiarena”.
Berriro gerta ez dadin neurri eraginkorrak eta baliabideak eskatu ditu Alkortak: “Ez soilik QR kodedun pultserak. Baliabide pertsonal gehiago plantako sarrera-irteerak kontrolatzeko (baina ez segurtasun enpresak). Beharrezkoa da familiek behar ahal izan dezaketena jasotzeko administrari, auxiliar eta erizainen postu etengabea”.
El parto es nuestro (Erditzea gurea da) elkartearen sortzailea da Ibone Olza psikiatra perinatala. Bere esanetan, albiste honek balio beharko luke erditu den gurasoa eta haurtxoa banatzeko ohiturarekin behingoz bukatzeko: “Jaioberriak amarekin egon behar du beti eta, bestela, amaren konfiantzazko pertsonarekin”. Hala, ume jakin horrek hamar orduz bizi duen egoera larriarekin enpatizatzeaz gain, ospitaleko habietan isolatuak dauden umeek sentitzen duten ezinegona aintzat hartzea eskatu du.
"Oso bitxia da ezezagun batek esatea zure umea eraman behar duela, eta zuk onartzea. Ez litzateke gertatuko beste edozein eremutan, eta osasun arloko profesionalek duten autoritatearen isla da"
Erotasunaren estigma
Katixa Agirre Amek ez dute eleberriaren egileak umeak lapurtzearen pultsioa azaltzeko hurrengo hausnarketa egin du: “Amatasunarekin oso harreman gatazkatsua dutenentzat, zoramenerako esparru izan daiteke”. Cristina Barcala Zoroa elkarteko kidearen ustez, agerikoa da ama izateko presioak estres emozional handia eragiten duela emakume askorengan. “Zer norabiderantz bideratuko du emakume batek erotasuna? Ez du auto-lantegi batean askatuko…”.
Gaineratu du gizonak drogen abusuaren ondorioz garatu ohi dutela nahasmendu psikiatrikoa, baina emakumeen kasuan iturburua soziala dela: “Jendarte patriarkalak muturreko egoetara garamatza. Are gehiago emakumeak izateaz gain, pobreak edo arrazializatuak baldin bagara. Halakoetan errazagoa da kolapsora heltzea. Txakurra jipoitzen dugu eta, kosk egiten duenean, sakrifikatu egin nahi dugu”.
Amatasunarekin harreman gatazkatsu horren atzean egon daitekeen errealitate bat aipatu du: indarrezko esterilizazioak, emakume psikiatrizatuek zein desgaitu askori inposatzen zaiena, izan ebakuntzen bidez edo ugalkortasuna kaltetzen duen botiken bidez.
Psikiatra da Nora Olazabal eta aitortu du psikosiarekin lotu duela atxilotuaren jokabidea: “Logikarik ez duen delituen atzean gaixotasun mentala egoten da askotan. Edonork daki ume bat lapurtzen badu poliziak bilatu eta atxilotuko duela. Seguru aski, fantasiaren mundutik delirioaren mundura pasa den norbaiten ekintza izango da”. Bere esanetan, azken urteotan modan jarri da osasun mentalaren gaia, baina soilik arazo “bigunez” hitz egiten da, hala nola, antsietate arinaz. “Gaitz gogorrei dagokionean, gizarteak nahiago du beste alde batera begiratu”. Edonola ere, kezkatuta agertu da hedabideek zabalduko duten narratibaz: “Heltzen zaigun mezua da zoroak direla umeak lapurtzen dituztenak”.
Barcalak deitoratu du oinaze psikikoarekin bizi diren pertsonak arriskutsuak diren aurreiritzia. “Hedabideek sustatzen dute iruditeria hori, morboa pizten duelako”. Frankismoan eta trantsizioan lapurtutako umeen auzia gogora ekarri dute biek, psikiatrak eta aktibistak, adierazteko errazagoa dela nahasmendua duen emakume jakin bat lintxatzea botere-eremuetan antolatutako sare kriminal baten kontra egitea baino.
Atxilotuaren diagnostiko psikiatrikoak baldintza dezake zigor penala. Errealitatearekin konexioa galtzera eramaten duen nahasmendu mota bat diagnostikatzen bazaio, ez da inputagarria izango. Aldiz, bestelako arazo mentalak edo adikzioak baditu, aringarritzat hartuko direla epaiketan. Bi kasuetan, tratamendu psikiatrikoa inposatuko diote. Barcalak zalantzan jarri du pertsona psikiatrizatuak babesteko mekanismo bat denik: “Psikiatriak ez du inor sendatzen. Kartzela bezain errepresiboa iruditzen zait ospitale psikiatrikoa. Psistema [sistema psikiatrikoa] erabiltzen dugu sistemaren gabeziak petatxatzeko”.
Indarkeria psikiatrikoaren biziraule gisa aurkezten du bere burua Barcalak, eta sistemaren bortxan jarri nahi du azpimarra: “Ezagutu ditut Basurtoko ospitalean bertan indarkeria obstetrikoa zein psikiatrikoa bizi izan duten emakumeak. Halaber, ezagutu ditut jaioberriak arbuiatu dituzten amak: amatasunean aurrera egiten lagundu ordez, sistemak emakumeak drogatu eta umeak kendu dizkie”. Katixa Agirrek eta Nahia Alkortak nola, medikuntzari eman diogun boterea ere aipatu du: “Albisteak ikara pizten du, ospitalea zientzia eta segurtasunaren sinonimo dela sinetsi dugulako. Nola da posible gure etxean baino seguruago sentitzea amantala zuridun ezezagunen artean erditzen? Jendea ez da ospitalean ematen diren eguneroko indarkerien beldur”.
Estatu mailako Harrotasun Zoroa mugimenduaren bidez ezagutu dituen ama psikiatrizatuen hainbat kasu lazgarri aipatu ditu Barcalak: “Psikiatrikoan sartu zuten ama batek auxiliarren xantaia jaso zuen: ez bazuen jaten, semearen bisita bertan behera utziko zuten. Beste lagun batek indarkeria matxistagatik salatu zuen senarra, epaiketan eskizofrenia diagnostikatu zioten, bere salaketa ezbaian jarri zuten eta alabaren tutoretza kendu zioten”. Hala, Basurtoko albisteak sortu duen ikara ulertzen badu ere, aktibista zoroak errepikatu du amen bizitzan mehatxu handiagoa direla sistema psikiatrikoa eta judiziala.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».