Haurren kontrako sexu erasoen zigorgabetasuna salatu dute igandean Algortan

  • ‘Haurren kontrako indarkeriarik ez!’ plataformak deituta, ekimenak 100 eragile sozial baino gehiagoren eta ehunka herritarren babesa izan du.


2018ko ekainaren 25ean - 12:11
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haurren kontrako indarkeria patriarkala salatu dute igandean egindako manifestazioarekin, ez dela begiak ixteko garaia azpimarratuz. Itsutasunaren kontra, plataformak datuak eman ditu: hamahiru urte bete baino lehen, lau neskatotik batek eta zazpi mutikotik batek sexu erasoak jasaten ditu. Kasuen %90ean, gainera, erasotzailea familiako kidea izan ohi da. Egoera hau izanik, arazoaren kontra lan egiteko deia zabaldu diote jendarteari.  

Save The Children GKEak argitaratutako informe baten arabera, EAE mailan, adin txikikoen kontrako sexu erasoen %90a ez da ahozko epaiketa batetara heltzen, aurretik artxibatzen direlako. Datu honen arabera, auzibidean dauden sexu eraso kasu gutxien dituen autonomia erkidegoa da EAE. Erakundetik diotenez, biktimari ez sinesteko joera dago. Honen aurrean, plataformak aldarri garbia egin du: adituen txostenen babesa jaso arren artxibatuak izan diren kasu guztiak berriz zabaltzea.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.