Lau milioi lagunetik gora atera ditu kalera klimaren grebak mundu osoan

Zuzeneko jarraipena
  • Mundu osoan milioika lagun atera dira kalera klima larrialdiari erantzuna exijitzeko. Protagonista nagusiak ikasleak izan dira.


2019ko irailaren 20an - 09:28
Gakoak
2019-09-23
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-23
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
2019-09-21
Ikasleak klima larrialdiagatik protestan New Yorken.
2050 urterako karbono isuriekin amaitzeko konpromisoa hartu dute 66 gobernuk

Orain arteko neurriekin nahikoa ez dela eta, klimaren egoera hobetzeko astelehenean New York-en egindako gailurrean neurri zehatzak eskatu zizkien NBEk gobernuei. 66 gobernuk hitz eman zuten karbono isuriak amaitzeko aferarekin bat egingo dutela.

NBEko idazkari nagusi Antonio Guterres-ek adierazi zuenez, bilerak “mugarri” izan behar du, eta beronen helburua diskurtso eta negoziazioak entzutea ordez, ekitea litzateke.

Askotariko neurriak mahaigaineratu ziren: energia berriztagarria eskuratzeko azpiegitura gehiago sortzea; elektrizitatea sortzera bidean ikatza alboratzea, erregai fosilei diru laguntzak kentzea, eta abar.

Hutsuneak izan ziren bileran: gehien kutsatzen duen herrialdeen artean dagoen AEBetako presidente Trump-ek ez zuen parte hartu. Brasil eta Saudi Arabiako ordezkariak, bertan egon arren, ez zuten hitz egin. Bestetik, Japonia eta Australiako ordezkariak ez ziren egon bertan.

 

Lima, Peru
Johanesburgon milaka kalean, Hegoafrikan
New Delhin, India
100.000tik gora Berlinen
Jendetza New Yorken
Tokelau uhartean protesta
Mundu Mailako Klima Grebak Australian izan duen jarraipena, datutan.
Klima Larrialdia dela eta egingo diren mobilizazioak aurkeztu dira Bilbon

Larrialdi Klimatikoaren aldeko Bizkaiko Aliantzak prentsaurrekoa egin zuen ostegunez jakinarazteko, besteak beste, irailaren 27rako langileen greba orokorra deituko duela. Langileen greba orokorraren xedea da giza jardunak Klima Aldaketaren gainean duen eraginaren aurkako borrokara ahalik eta jende gehien biltzea.

"IPCCren azken txostenaren arabera, isurketak igo ahala, munduak gero eta arazo larriagoak izango ditu, eta uste baino lehenago gertatuko da hori. 2030. urtean dugu muga, eta arro mediterranearrean dauden ekosistemarik hauskorrenetakoak ditu Iberiar Penintsulak. Europan, klima-aldaketaren mehatxua gehien jasango duen eskualdeetako bat da arro mediterranearra, gainera (...)".

Ekologistak Martxanen lotura honetan irakur daiteke agiri osoa, honekin bat egiten duten eragileak eta Bilborako aste osoan zehar deitu dituzten mobilizazioak.

Zeinek antolatu du Mundu mailako klimaren greba?

Egunotan munduan dugun greba Greta Thunberg gaztearen Fridays for Future elkarteak bultzatu du gehien bat, eta gero herrialde edo eskualde bakoitzeko talde ekologistek eta bestelako eragileek hartu eta egokitu egin dute, leku bakoitzeko errealitatera. Thunberg 2018an hasi zen ostiraletan klasera ez joaten, "zerbait egin behar zela" uste zuelako, eta ordutik influentzia handia lortu du gauetik egunera. Gaur milioika pertsona bera 2018an egiten hasi zena egiten ari dira.

Zergatik daude grebarako bi deialdi?

Ostiraletik ostiralera, hau da, irailaren 20tik 27ra, mobilizazioz jositako astea deitu dute, baina greba deialdia bi egun horietan deitu dute. Mundu mailako greba izanda, antolatzaileek ikusi dute leku batzuetan mobilizatzeko zailtasunak izan ditzazketela egun bakarrean deitu ezkero; hori dela eta, bi greba egun deitu dituzte, eta herrialde edo eskualde bakoitzak erabakiko du irailaren 20an, 27an edo bietan greba egin. Gure kasuan, greba eguna irailaren 27an dago deitua, baina lehen ostiralean milaka pertsona atera dira jada pazifikoko herrialdeetan: Australian, Tailandian eta beste hainbat lekutan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude