Hartza iratzarri da, has dadila ez-inauteria

  • Otsailak 2, Kandelario. Trumoi hotsa aditu da. Oskarbi dago hala ere. Zulo beltzean luzaroan geldi egon den piztiaren giharrak tinkatzen hasi dira. Lotan egin duen puzkerrak iratzarri du. Hilabeteetako loaldiaren nagiak askatu, kiribilduta izan den zuloaren berotasuna utzi eta leizearen ahora hurbildu da. Atzeko bi hanken gainean zutitu eta zerura luzatu du begirada. Ilargiari begiratu dio lehenengo. Izarrak behatu ditu gero. Burua jaitsi eta hankak lur hartu ditu. Bai, eguna da. Iritsi da ordua. Hartzuloa uzteko garaia da. Bukatu da negua. Has dadila inauteria.


2021eko otsailaren 04an - 09:58
Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa

Euskal Herriko hainbat inauterietan ohikoa da Hartza. Ohikoa baino gehiago. Hartzak parte hartzen duen inauteri gehienetan protagonismo nagusia bereganatzen du. 2021eko ez-inauterietan Hartza ikusteko aukerarik nekez izango denez, hona hemen beste urte batzuetan han-hemen ikusitakoen argazki batzuk.

Ituren

 

Hartza, Ituren, 2016. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

 

Arizkun
Hartza, Arizkun, 2008-02-05. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

 

Beskoitze

 

Hartza, Beskoitze, 2012-02-19. Argazkia: Eire Vila CC-BY-SA

 

Sohüta

 

Hartza, Sohüta, 2016-01-17. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

Hartza, Sohüta, 1934.

 

Segura

 

Hartza, Segura, 2011-03-04. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

Eibar

 

Hartza, Eibar, 2015-02-07. Argazkia: Fernando Retolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

Ermua

 

Hartza, Ermua, 2017-02-14.

 

 

 

Hartza, Ermua, 1934. Zutik: Pedro Amillategui, Ildefonso Landa, Tio Zacarias, Honorato Olañeta (hartza), Segundo Goitandia, Ibarrola, Julian Aguirregomezcorta (Inbirri ), Luis Urreta, Angel Ciarsolo. Makurtuta: Luis Araiztegi, Jesus Arzuaga, Juanito Izarra, Eibarko Benancio, Eibarko Pintor, Vicente Izarra.

 

Oñati

 

Hartza Oñatiko inauterietan. Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

 

Donibane Lohizune

 

Hartza, Donibane Lohizune.

 

Bergara

 

Hartza, Bergara, 2015. Argazkia: Goiena

 

Zalduondo

 

Hartza, Zalduondo, 2009. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

Kuartango

 

Hartza, Kuartango, 2020-02-08. Argazkia: Ana Flor

 

Iruñea
Hartza, Iruñea, 2016-01-30. Argazkia: Iruña Taldea - Dantzan CC-BY-SA
Markina-Xemein
Hartza, Markina-Xemein, 2020-02-23. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA
Antzuola
Hartza, Antzuola, 2008-02-03. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA
Gallarta
Hartza, Gallarta.
Biarritz
Hartza, Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude