Harkaitz Canok irabazi du euskarazko narratibako Euskadi Saria, iaz argitaratu zuen Twist nobelarengatik. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura eta erailketan oinarritutako eleberria da Twist, gertakari errealak fikzioaren “ispilu deformante”-aren bidez kontatzen dituena. Canok Euskadi Saria irabazten duen bigarren aldia da. Lehenago, Belarraren ahoa nobela laburrari esker jaso zuen 2005ean.
Gema Lasartek Twisti buruzko kritikan, zera idatzi zuen: "Bizitzaren eta historiaren sentimenduen erraietara bidaiatzen du kontaketak, eta hori bikain harilkatzen du Canok, saminez, umorez eta paradoxez".
ARGIAren 2.308. zenbakian luze eta zabal hitz egin genuen Canorekin Twisti buruz: "Tortura kontagarri bihur daiteke". Bertako pasarteak dira ondorengoak: "Horrelako gaiekin arriskua dago tesi nobela bat egiteko; eta errealitatea ez da horrela, askoz porotsuagoa da" edo "Gehiegizko exigentzia dago fikzioari begira, errealitatearen arauak errespeta ditzan. Mizkinegiak izan gara sortzaileekin".
Ondorengo bideoa grabatu genuen elkarrizketa egitean.
Juan Carlos Marquez irabazle gaztelaniaz
Bestalde, Juan Carlos Marquezek irabazi du gaztelaniazko narratibako Euskadi Saria, Tangram eleberriarengatik. Atzo jakinarazi zituzten Euskadi Sarien gainontzeko irabazleak.
Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniazko Literatura kategorietako irabazleen berri eman dute Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean. Saiakera Gaztelaniaz saria ez ematea erabaki du epaimahaiak.
Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.
Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.
Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.
Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.
Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.
Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin liburuaren itzulpena eta Kontrako eztarritik liburuko emakume bertsolarien testigantzak nabarmendu dituzte alor bakoitzeko epaimahaiek.
Karmele Jaioren Aitaren etxea nobelak irabazi du aurtengo Euskadi Saria euskarazko literaturaren kategorian. Iñigo Astizen Joemak eta polasak nabarmendu du epaimahaiak euskarazko haur eta gazte literaturaren alorrean.
Euskarazko literatura, haur literatura eta literatur lanen ilustrazioa kategorietako sariak jakinarazi dituzte. Azaroaren 18an izango da sari banaketa, Donostiako Tabakaleran.
Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta... [+]
Asteazken honetan jakinarazi dituzte literaturako Euskadi Sarietan falta ziren kategorietako irabazleak: Eider Rodriguezek aurtengo bigarren saria eskuratu du, oraingoan haur eta gazte literaturari eskainitako kategorian, Santa familia liburuari esker.
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburuak irabazi du Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskadi Saria. Asier Serrano buru izan duen epaimahaiak nabarmendu du liburuak nola aztertzen duen "pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne-mundua".
Saridunak ezagutzera eman baino lehen izan dira albiste Euskadi Sariak aurten, zenbait idazlek parte hartzeari uko egin diotelako. Aurreko esaldia ezaguna egiten bazaizu, normala da. 2007tik Eusko Jaurlaritzak urteko literatur uztatik ale batzuk nabarmentzeko ematen dituen... [+]
Euskadi Literatur Sarien aurtengo edizioko azken irabazleak zein diren jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, haur eta gazte literatura eta itzulpenaren arlokoak.
Haur eta gazte literaturako saria eta saiakera saria irabazi dute, hurrenez hurren, Alberdik eta Urangak euskarazko alorrean. Fernando Mikelarenak 1936ko errepresioari buruzko lanagatik jaso du gaztelaniazko saiakerarena eta ilustrazioarena Mikel Casalek.