Twist

  • EGILEA ::Harkaitz cano

    Susa

    440 orrialde

    prezioa ::26€

Liburu batek nigan norainoko eragina izan duen neurtzeko baditut sistemak, zuk irakurle zerorrenak izango dituzun bezalaxe, bat dudarik gabe irudien kontua da: zer irudi uzten dizkidan liburuak katramilatuta ene erraietan. Beste bat, liburua bukatzear, bukatu beharrean hasieratik segitzeko joera. Horixe gertatu zait Twistekin bukaera aldera hain ohitua Lazkano, Soto eta Zeberioren bizi edo heriotza legeekin ezin ametitu haiekiko hura bukatzera zihoala. Indar handia du eleberriak. Eta ezin bestela, gure historiaren pasarte baten berrirakurketa baita Canok proposatzen diguna. Gurean bi gazte akabatu eta karez desagertu zituzten eta idazleak hura bizi izan zuen orori ahotsa eta fokua jarri dio fikzio historiografikoa izan daitekeen literatura lan honetan. Beraz, heriotzaz, historia hurbilaz, edota gazte batzuei lapurturiko bizitzaz dihardu eleberriak gupidarik gabe. Eta horren lekukotza ematera literatur pertsonaia andana agertzen zaigu. Lazkano da pertsonaia nagusia, hark ezkonduko ditu iragana eta oraina, hark ezagutzera emango dizkigu hildakoak eta bizi direnak, batez ere, berak bere burua, bere egonezina emango digu ezagutzera, bera baita kontatzeko bizirik geratu dena, hildakoak berarekin bizi dituena eta gertatukoaren inguruan erantzunak baino galdera gehiago dituena. Soto eta Zeberio, hil zituztenean eta karez desagerrarazi, Lazkano haiekin hiltzen hasi zen, hantxe geratu baitziren elkarrekin konpartitzen zituzten antzerkizaletasuna, literatura eta etorkizun hobe baten sinesmena.
Antzerkia eta performancea muturreraino daroa Lazkanok bere identitate eraikuntzan, hildakoak eurekin bizi direlako edota bera ere haiekin hil zelako, eta deus ere argi ez duelako. Azkenean historia bera fikzioa edo errealitatea den askotan ez dakigulako. Eta batez ere, “pentsatu eta esaten ez diren gauzak esaten direnak baino askoz gehiago” direlako. Gauzak beste modu batera izan daitezkeelako. Lazkano izan zitekeelako eta ez Soto, 215. orrialdean Faulknerren liburua utzi, eta betiko atsedenerako bidea hartu zuena; izan ere, Sotoren ordez eszenatoki hartan, Lazkano ez egotearen arrazoi bakarra, gidatzeko karnetik ez edukitzea baitzen.
Artez, sentimenduz, hausnarketaz josiriko errelatoa da eta une bakar bat du helduleku, Soto eta Zeberioren desagerketa eta heriotza. Espazioa, denbora eta pertsonaien etenik gabeko jauzi erauziak ez du galbidean jartzen kontaketaren joana, ur-jauzien indar zentrifugoaren antzeko hari narratibo ondo baino hobeto tinkatuak gidatzen du errelatoa nahi duen lekutik nahi duen denborara. Bizitzaren eta historiaren sentimenduen erraietara bidaiatzen du kontaketak, eta hori bikain harilkatzen du Canok, saminez, umorez eta paradoxez.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude