Leire Bilbao eta Matias Mujika saritu ditu Eusko Jaurlaritzak

  • Euskadi Literatur Sarien aurtengo edizioko azken irabazleak zein diren jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, haur eta gazte literatura eta itzulpenaren arlokoak.


2017ko urriaren 12an - 12:58
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aurretik hainbat sari emanak zituen Eusko Jaurlaritzak. Hala, literaturaren saria Asier Serranorentzat izan da Linbotarrak poesia liburuagatik, eta  saiakerarena Arantxa Urretabizkaiak eraman du Bidean ikasia lanagatik.

Orain, beste bi sari eman berri ditu Kultura sailak: haur eta gazte literaturarena eta itzupenarena. Leire Bilbaok irabazi du lehena, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, eta bigarrena berriz Matias Mujikak, François Villonen Testamentua itzulita.

Gaztelaniazko sariak ere banatu dituzte: Fernando Aranbururen Patria izan da irabazle gaztelaniazko literaturaren arloan; Versos de Deportes-en egindako ilustrazio lanagatik saritu dute Mikel Valverde; eta Ander Izagirrek gaztelaniazko saiakera saria jaso du Potosi liburuarekin.

 


Euskadi Sariak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...