“Haragiari fama txarra kentzeko garaia da, gakoa abereen maneiuan dago”

  • 2009tik dihardu Unai Beitia bizkaitarrak Itturbaltza abeltzaintza proiektuan buru belarri, Maider Asla emaztearekin eta honen anaia Unaiekin eskuz esku. Moxal haragiarekin hasi ziren, zuzeneko salmenta eginez, baina urteotan proiektura bestelako espezieak ere sartzen joan dira, hala nola, behiak, txerriak, ardiak eta oilaskoak. "Abeltzaintza birsortzailea" deiturikoa praktikara daramate Mungia eta Gamiz-Fika artean duten lursail zabalean, eta eredu horren dibulgazio lanean ere ari da Beitia. Lekunberrin irailaren bukaeran ospatu ziren Abeltzaintza Birsortzailearen VI. Iberiar Topaketetan parte hartu zuen, esaterako.


2022ko irailaren 29an - 07:23

“Asko laburbilduta, naturaren alde lan egitean datza abeltzaintza birsortzaileak, animalien maneiuak naturan belarjaleek duten portaera imitatzean, alegia”, azaldu du Beitiak. Afrikako sabanako dokumentalen adibidea jarri du, hobeki azaltzeko: “Talde handitan ibiltzen dira animaliak, eta inoiz ez dira luzaroan belardi berean gelditzen, beti ari dira mugitzen”. Abeltzaintza birsortzailean ere, abere taldeak landa berean denbora gutxi izaten dituzte, egun bat edo bi, gainartzaintza ekiditeko. “Lursail txikietan banatzen dugu ingurua, eta egunero lursailez aldatzen ditugu, belardiari atseden denbora nahikoa emateko”, dio.

Neguan gutxienez 90 atseden egun eta udan 30 ematen diote ganadua pasatu den lursailari. Horrela, belarrari eta landareei gelditu zaien energiarekin aurrera egiteko aukera ematen diote, eta lurra konpaktatzea ekiditen. Animaliei dagokionez ere, abeltzaintza eredu honetan ez darabilte desparasitatzailerik —izatekotan, naturalak, eta kantitate txikian—, animaliak lursailez aldatzearekin parasitoen zikloa mozten delako. “Azkenean, esaten da naturan belardiak  eta belarjaleak elkarregaz eboluzionatu dutela milioika urtetan, eta sinbiosi bat sortzen dela horien artean”, dio bizkaitarrak.

Indarra hartzen doan mugimendua

Oraindik nahiko bazterrekoa den arren, nekazaritza eta abeltzaintza birsortzailea pixkanaka indarra hartzen ari dela dio Beitiak, baina arriskuak ere ikusten dizkio horri, esaterako, beste kasu askotan gertatu bezala, korporazio handiek haien diskurtsoa –edukiz hustuta– bereganatzea. “Horien kontra ezin dugu deus egin, haiek jarriko dizute etiketan ‘abeltzaintza birsortzailetik eratorritako esnea’”, gehitu du.

Gamizko baserrian haiek ekoitzitako haragiaren zuzeneko salmenta egiten dute Itturbaltzako kideek, eta Bilboko eta inguruko azoketara ere joaten dira maiz. Azken urteotan haragia desprestigiatzeko egon den joerari buelta emateko garaia dela aldarrikatu du abeltzainak: “Denok sartzen gaituzte zaku berean, baina abereak, belarjaleak eta hausnarkariak beharrezkoak dira, maneiuan dago koxka”, dio. Egungo gizarte modernoaren hipokresiaren adibide bat gehiago iruditzen zaio haragiarekiko jarrera. Hori, eta jendartearen gehiengoak baserri munduarekin batere hartu-emanik ez izatearen adierazle.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude