Haragia eraldatzeko gunea, Sakanan eraldaketa bultzatzeko

  • Duela urte gutxi arte ohikoa izaten zen herri bakoitzak bere hiltegia edukitzea. Azken hamarkadetan, baina, toki gehienetan desagertu egin dira hiltegi txiki horiek. Etxarri-Aranatz salbuespenetako bat izan da, baina azken urteetan gunea berritzeko eta eskaintza zabaltzeko beharra sumatu dute. “Altxorra izan arren, aktibitate geroz eta gutxiago zuen hiltegiak, eta berritzeko beharra zuen. Horretarako eta eraldaketa gunea martxan jartzeko prozesua jarri genuen abian 2018an”, azaldu du Nerea Viana Zugadik, Sakanako Garapen Agentziako elikadura arduradunak. Urteotako lanketaren ondoren, martxan da honezkero hiltegi txiki berritua eta zatitze gunea.


2024ko urtarrilaren 14an - 21:00
Azken eguneraketa: 2024-01-17 13:39
Argazkia: Nerea Mazkiaran / Diario de Noticias.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sakanako abeltzainen eskaerari erantzunez abiatu zuten prozesua duela bost bat urte. “Tokiko elikaduraren mesedetara, eraldaketarako azpiegituren beharra zegoen sektorean: obradore txikiak, hiltegiak eta bestelakoak”. Abeltzainen eskaerekin bat eginez, garapen agentzian ere lehen sektorea bultzatzeko estrategiak lantzen ari ziren, eta hiltegiaren eskakizunari erantzun bat emateko beharra ikusi zuten. “Abeltzaintza estentsiboak pisu handia du Sakanan, batez ere ardiei eta ganadu txikiari lotutakoak. Eta, alor horretan, haragi ekoizpenean hutsunea zegoen”, dio. 

Izan ere, hiltegia martxan egon da urte guztiotan, baina sakrifizioa soilik egiten zuten bertan. “Ezin zuten zatitu, ontziratu, eraldatu… zerbitzu murritzak zituen, eta hobekuntzak behar zituen”. 2022an, Kalaska kooperatiba sortu zuten abeltzainen eta tokiko entitateen artean, hiltegiaren eta eraiki duten zatitze gune kolektiboaren kudeaketa bere gain hartzeko. “Azaroan hasi gara zatitze gela erabiltzen; momentuz, proba moduan ari gara bazkideekin lanean, haien txekorrak eta arkumeak eraldatzen”, argitu du Leire Ganboa de Miguel kooperatibako dinamizatzaileak. Otsailetik aurrera, zerbitzua ireki eginen dute, eta beraz, eskualdeko abeltzainek ez dute zertan Iruñera joan behar izanen haragia zatitzera.

Burujabetzarako pausoa

Bost ekoizpenetako bederatzi abeltzain dira, momentuz, kooperatibako bazkide. Hiltegiko hiru langileek egiten dituzte zatiketa lanak, baina bazkideen kasuan, haiek egin dezakete zatiketa bertako azpiegiturak erabilita. “Kostuak jaisteko aukera ematen du horrek, baina baita prozesu osoaren gaineko kontrola edukitzekoa ere, burujabetza handiagoa”, azaldu du Vianak. Otsailetik aurrera, gainera, "triperia" edo garbiketa gela ere jarriko dute martxan. “Hankak eta tripak garbitzeko gunea izanen da, hemen oraindik baloratua den produktua baita”, gehitu du Ganboak.

Sakanako abeltzain estentsibo eta txikiak bultzatzeko egitasmo garrantzitsuak dira Etxarri-Aranazko gunea eta Kalaska kooperatiba. Belaunaldi berriei bidea erraztea ere bada bultzatzaileen asmoa. “Sakanan bizi eta lan egiteko, eraldatzeko azpiegituratik harago, Kalaska bailararen eraldaketarako proiektu bat izatea nahi dugu. Tokikoa, abeltzaintza estentsiboa eta giza mailako etxalde txikiak bultzatuko dituena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Berton
Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian

Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia buruan: “Umeak ditugu, baserrian bizi gara, zaintza lanetan ari gara, eta bizitza... [+]


2025-10-06 | Garazi Zabaleta
Elena Aguerre
“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”

Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]


2025-09-22 | Garazi Zabaleta
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude