100.000 lagun inguru bildu dira Bilboko kaleetan euskal presoen eskubideen alde

  • Sare herritararrak antolatuta, Bilboko La Casillatik abiatu da manifestazio burua 17:30ean, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude gaur goiburupean. Gara-ren kontaketaren arabera 95.000 pertsona izan dira. Hemen jarraitu daiteke manifestazioa, Dani Blancoren argazkien bidez.

Argazkia: Dani Blanco

2018ko urtarrilaren 13an - 15:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euripean abiatu da manifestazioa eta, hala ere, dozenaka mila lagunek bat egin dute Sareren deiarekin. Mirentxineko furgonetek zabaldu dute bidea eta haien atzetik zihoazen "motxiladun haurrak" deiturikoak, presoen seme-alabak edo presoak bisitatzen dituzten umeak. "Euskal presoak etxera" oihua etengabekoa izan da manifestazioan zehar. Bilboko Udalean amaitu da martxa, ohi bezala. Aurtengo manifestazioan oso presente izan dira Frantziako Estatuko mugimenduak, esaterako, Frantziako Gobernuak datozen asteetan presoak gerturatuko dituela, goizean Vocento taldeko hedabideek zabaldu dutena eta Txetx Etxeberri "bakearen artisauak" baietsi duena. Hemen Dani Blancoren manifestazioko argazkiak.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia adierazpenak egiten manifestazioaren aurretik. (Argazkia: Dani Blanco)
Arnaldo Otegi, EH Bilduko buruzagia La Casillan, adierazpenak egiten. (Argazkia: Dani Blanco)

 

 

ERCko diputatu Joan Tardá ere manifestazioan zegoen, argazkian Jone Goirizelaia eta Jon Inarriturekin. (Argazkia: Dani Blanco)
Kike Amonarriz eta Kirmen Uribe pankarta eramaten. (Argazkia: Dani Blanco)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!