Hala Bedik 'Izan Media' herri komunikazio tailerrak antolatu ditu

  • Hala Bedi-k Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatu ditu beste urte batez. Irailaren 23an, egun osoan zehar burutuko dira Oihaneder Euskararen Etxean, irailaren 18an izena emateko epea amaituko da. ARGIAko Lander Arbelaitz eta Axier Lopez izango dira prentsa eta sare sozialei buruzko tailerrean.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 11

Tailer hauen helburua, “komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea”. Bost tailer ezberdinetan eman ahalko da izena.

Kartelgintzako Irakasleak Aimar Cordero (HalaBideo) eta  Albaro (DOSporDOS) izango dira. Goizean hastapenak eta arratsaldean kartel landuagoak egiteko oinarriak.

Bideogintza HalaBideo taldeak eskainiko du. Talde ezberdinetan banatuta, ikusentzunezko proiektu bat sortzeko oinarriak emango dira, aurrerantzean bakoitzak garatu beharrekoak.

Irratigintzako irakasleak Imanol Miranda, Alba Fernandez, Iraide Mezo eta Gaizka Amondarain. Ahozkotasuna irratigintzan, irrati mahaiaren erabilera eta audio edizioa landuko dira.

Argazkilaritzan ere oinarrizko printzipioak ikasiz hasiko da, Raul DOSporDOS-en eskutik.

Prentsa eta Sare Sozialen tailerrean izango dira ARGIAko Axier Lopez eta Lander Arbelaitz kazetariak, herri mugimenduetako beste esperientzia batzuekin batera. besteak beste, sare sozialak baliatuta herri mugimenduaren praktika politiko eta komunikatiboa hobetzeko ikasgai batzuk lortzen saiatuko dira. Arratsaldean herri mugimenduen eta prentsaren arteko harremanaren gainean hausnartu eta hainbat gomendio emango dira.

Parte hartzeko irizpideak

Parte hartzeko, harremanak.halabedi@gmail.com helbide elektronikora email bat bidaltzea nahikoa da, izen-abizenak, kontaktua eta aukeratutako tailerra idatziz. Matrikulazioa eginda, 10€ ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat emango da opari, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat erremintekin.

Tailer guztiak aldi berean garatuko dira, bi bloketan banatuta: 10.00etatik 13.00etara goizean, eta bazkalostean, 16.00etatik 19.00etara. Izena eman duten pertsonak 9.45etan azaldu beharko dira Oihaneder Euskararen Etxera.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hala Bedi  |  Komunikazioa  |  Gasteiz

Hala Bedi kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude