‘Zure txutea behar dugu!’: Hala Bediren kanpaina bazkide berriak egiteko

  • Azken urteko diru-sarreren gutxitzeari aurre egiteko kanpaina abiatu du Hala Bedik. Komunikabide independentea izaten jarraitzeko, bere independentzia ekonomikoa bermatu nahi du.


2021eko ekainaren 16an - 08:34
Azken eguneraketa: 10:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

COVID-19ak eta bere kudeaketak sortutako krisiak Hala Bediri ere eragin diola azaldu du komunikabide independente arabarrak. Txosnak, jaialdi eta kontzertuak, merkatuak... dirua biltzeko ohiko hainbat bide murriztuak edo moztuak ditu, eta ondorioz egoera ekonomiko “delikatuan” dago proiektua. “Askea, autonomoa eta independentea izateaz harro” dagoela azaldu du Hala Bedik. Horrela izaten jarraitzeko independentzia ekonomikoa ezinbestekoa dela iritzita, Egin zaitez Halabelarri! Zure txutea behar dugu! Kanpaina abiatu du, herritarrei eskatuz proiektuaren bazkide egin daitezela.

Hemen kanpainaren bideoa:

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Iker Ruiz de Infante  |  Joseba Zuzaeta  |  Araba Bizirik plataforma  |  Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik
#5
Patxi Saez Beloki
Azoka
Hala Bedi kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.