Hala Bedik kereila aurkeztu du kazetari baten lana oztopatu zuen ertzainaren aurka

  • Azaroaren 23 goizean kereila aurkeztu dute Hala Bediko kideek, Arabako Justizia Jauregian, Talka espazio feministako desalojoan kazteari baten lana oztopatu zuen polizia agentearen aurka. Hala Bedik informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko duela adierazi du, "herritar ororen eskubidea baita".

     

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 24an - 08:15
Argazkia: Hala Bedi.

Maiatzaren 8an ertzain batek telefonoa kendu eta 300.000 euroko isunaz mehatxatu zuen Hala Bediko kazetari bat Talka espazio feministaren desalojoaren berri ematen ari zela.

Ertzainak ekintza poliziala grabatu ezin zuela ohartarazi zion kazetariari, “pertsona fisiko bat” zela argudiatuta eta “Datuen Babeserako 2018ko maiatzaren 25eko Errege Dekretuak” hala agintzen zuela esanez. Eztabaidan zirela, poliziak, mehatxu artean, telefonoa ematera derrigortu zuen Hala Bediko kidea.

"Telefonoa kentzea gehiegikeria poliziala izateaz gain, agentearen argudio eta mehatxuek ez zuten inolako oinarri juridikorik. Kontrara, herritar orok, kazetaria izan edo ez, eskubidea dauka polizia grabatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira, eta herritarren informaziorako eskubideak bermatzen du poliziaren ekinbidea dokumentatu ahal izatea", salatu du Hala Bedik.

Bideo honetan ikusten da ertzainaren eta Hala Bediko kazetariaren artean, polizia grabatzeko eskubideari buruzko eztabaida:

"Prentsa askatasunaren aurkako eraso jarraitua"

Hala Bedik azaldu du ez dela kasu isolatua, "Hala Bediren jardunaren eta prentsa askatasunaren aurkako eraso jarraitu bati erantzuten dio. Informatzeko eskubidearen aurkako eraso hauek onartezinak direla deritzogu".

Azken urteetan prentsa askatasunak jasandako erasoak gogorarazi dituzte: "Izan Mozal Legearen aplikazioa edo berriki Frantziako Gobernuak kazetariei ezarri nahi dien poliziaren indarkeriaren berri emateko debekua esate baterako. Honen aurrean, informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu Hala Bedin, guztion eskubidea baita".

Adierazi dutenez, "sistema judizialera jotzeak kontraesanak sortzen badizkigu ere, poliziaren inpunitateari eta prentsa askatasunaren aurkako erasoei aurre egiteko beste urrats bat bezala ulertzen dugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prentsa askatasuna
Israelgo Gobernuak Haaretz egunkaria zigortzea proposatu du

Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]


Sei urteko kartzela zigorra ustelkeria azaleratzen duen Zamora kazetari guatemalarrari

Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


Egiptok Hisham Abdel Aziz Al Jazeerako kazetaria askatu du lau urtez espetxean eduki ostean

2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.


Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna
Zortzi kazetari hil dituzte dagoeneko aurten beren lana egiteagatik

2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]


Eguneraketa berriak daude