2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

  • Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 08an - 11:13
Argazkia: Hala Bedi

Zazpi saio berrik hasiko dute aurten ibilbidea Hala Bedin. Musikak eta kulturak, ohi bezala, lekua izango dute irratiko programazioan. Azido Beltza saioak, musika beltza ardatz, gazte mugimendu kontrakultural eta iraultzaileak izango ditu hizpide. Teoría de Cuerdasen elkarrizketak egingo dizkiete musikariei eta musikaren munduan aritzen diren pertsonei, estatuko eszena undergrounda ezagutzera emateko. Insomniorako abestiak programan bestelako tarte musikal bat sortuko dute: musika lasaiari bideratutako saioa izango da, lasaitasun une bat sortu eta abestien balio terapeutikoak baliatzeko.

Musikan, anakrusa lehen pultso indartsuaren aurretik dauden notak dira. Hori da, hain zuzen ere, Anakrusa saioan bilatuko dutena: mundu osoko musiken “pultso indartsu” hori baino lehenago entzuten ez diren istorio eta gaiak mahai gainean jartzea eta lagun arteko elkarrizketen bidez hauek jorratzea. Musikarekin lotutako testuingurua, bitxikeriak, esperientzia pertsonal eta istorioz osatutako programa da.

 

 

 

 

 

 

Gatazka sozial eta politikoek ere izango dute, ezinbestean, espazioa. Kurdistan Uhinetan programan Kurdistango herrietan ematen ari den iraultzarako bideari buruzko berriak eman eta bertan bizitza askerako bidea ulertzeko gakoak landuko dira: mugimenduaren historia, jineoloji (emakumeen askapenerako iraultza), paradigma aldaketa, eta beste hamaika gai.

Egham-eko kideek, bestalde, Anatema saioa jarri dute martxan, zisheteroarautik at kokatzen garenon ahotsa entzunarazteko. Sexu askapenerako beharrezko diren hainbat gai, elkarrizketa, diskurtso eta proposamen izango dira hizketagai.

Umorea abiapuntu, mamarratxeoa aldarrikatzen jardungo dute 2MatX saioan eta hizpide izango dituzte gorditak, guapak, gilipollasak, gaupaserak, gizenak, guarrak, gazteak, gArabarrak eta gordak.

Bideojokoei buruzko Kodoro Games ere izango da aurten uhinetan. Bukatzeko, Ondamendi saioa aurkeztu zuten azkenik: mendi zaletasuna gai, elkarrizketak eta bestelako sorpresak ekarriko dituzte irratiko uhinetara.

Hori guztia gutxi balitz, aurreko urteetako irratsaioak eta Euskal Herriko beste irrati batzuetan ekoitzitako 13 irratsaio izango dira entzungai Hala Bediko uhinetan, Arrosa Sareko partaide baita irratia. Arrosa Sareak ekoitzitako Zebrabidea magazina ere entzun ahal izango da, Hala Bedin bertan grabatua.

Hala Bedi Irratia Hala Bedi Bat kate elebidunean (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan) eta Hala Bedi Bi euskara hutsezko katean (95.6 FM Gasteiz eta Lautadan) emititzen da. Online ere entzun daiteke emisioa, halabedi.eus helbidean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2021-12-17 | Hala Bedi
Hala Bediren Izan Media tailerrak, urtarrilaren 21 eta 22an Oihaneder Euskararen Etxean

Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.


Eguneraketa berriak daude