Uztailaren 16ko gauean bi eraso salatu zituzten Donostiako Karmengo jaietan, kaian. Bi gizon ukituak egiten eta ingurukoak molestatzen egon ziren eta horregatik bertako brigada feministak Kanporatze Protokoloa martxan jarri zuen.
Ordu eta erdiko tartean salatu zituzten bi erasoak. Jai batzordeak zabaldu duen mezuan azpimarratu du gizonak gunetik kanporatzea lan zaila izan zela, biek erresistentzia jarri zutelako.
Horrez gain salatu dute erasotzailea gunetik kanporatzen ari zirela polizia agertu zela haien “salbatu nahian”, eta ertzainen laguntzarik behar ez zutela adieraztean hauek bortizki hitz egin zietela. Besteak beste honelakoak (gazteleraz) esan zizkietela salatu dute: “Baina zuek zer egingo duzue? Poliziak al zarete?”, “Mukizuak!”.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]
2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]
Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.
Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.
28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.