argia.eus
INPRIMATU
Hainbat sexu eraso salatu dituzte Donostiako Kaiako Karmengo jaietan
  • Uztailaren 16ko gauean bi eraso salatu zituzten Donostiako Karmengo jaietan, kaian. Bi gizon ukituak egiten eta ingurukoak molestatzen egon ziren eta horregatik bertako brigada feministak Kanporatze Protokoloa martxan jarri zuen.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko uztailaren 18a
Donostiako elkarretaratze bat eraso matxisten aurka, artxiboko irudian.

Ordu eta erdiko tartean salatu zituzten bi erasoak. Jai batzordeak zabaldu duen mezuan azpimarratu du gizonak gunetik kanporatzea lan zaila izan zela, biek erresistentzia jarri zutelako.

Horrez gain salatu dute erasotzailea gunetik kanporatzen ari zirela polizia agertu zela haien “salbatu nahian”, eta ertzainen laguntzarik behar ez zutela adieraztean hauek bortizki hitz egin zietela. Besteak beste honelakoak (gazteleraz) esan zizkietela salatu dute: “Baina zuek zer egingo duzue? Poliziak al zarete?”, “Mukizuak!”.