Gutxiengo sozial baten zerbitzura

  • Aurrekontuak erabakitzeko ataritan gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak. Nola definitu dezakegu Aurrekontu Orokorrak helburutzat dituen gobernu bat, horretarako ez baditu kontuan hartzen sektore sozial handi bat ordezkatzen duten sindikatuak? Nola, hauen kontrako norabidean egiten baditu legeak? Eta herri honen zati handi bat ordezkatzen duten alderdi politikoekin negoziatzeko atea ixten badu, zer esan dezakegu gobernu horretaz? Zalantzarik gabe antisoziala, neoliberala eta kapitalista dela.

Juan Mari Arregi
2017ko azaroaren 30a

Halaxe erakusten ari da lotsarik gabe aurpegia Urkulluren gobernua. Baldintzak jarri ditu ezker abertzalearekin eta Elkarrekin Ahal Dugurekin negoziatzea ezinezko egiteko, eta aldiz, PSE eta PPrekin  akordioa adosteko erabat irekita egon da, hauek Confebask patronalaren kudeatzaile huts direla erakusten ari diren arren. Patronala bere zerbitzura dagoen zerga erreforma lortzen ari da – aurrekontuok izango dira lehen emaitza–; orain erabaki hori Batzar Nagusietatik igaro eta hiru alderdiok onartu egingo dute gehiengo direlako.

Sozietate Zerga %28tik %24ra jaistea izan da patronalak inposatu duen negoziaziorako gakoa, nahiz eta berez, irabazien gaineko tasa efektiboa %16,2 den. Hala, Sozietate Zergaren ekarpena ehun milioi euro inguru murriztea lortuko dute. Jaurlaritzari eta bera politikoki babesten dutenei ez dirudi asko axola zaienik Osakidetzako edo hezkuntza publikoko langileek lan baldintzak hobetu eta kalitatezko enplegua eskatzea, ohi bezala agintariek esango dute ez dagoela baliabide ekonomikorik. Patronalaren interes berak dituzte, honen kudeatzaile huts dira, gutxiengo sozial baten zerbitzura.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Eusko Jaurlaritza  |  Aurrekontuak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-16 | Kijera Gaztetxea
Eneko Goia eta Donostiako udal gobernuari zuzendutako komunikatua

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez. Orain hilabete pasa ondoren auzoan lanean eta auzoa eraldatzen jarraitzen dugu, herri liburutegia, jantokia, joskintza taldea, haurtxoa, kolektibo ezberdinentzako bilera gelak, auzoko frontoi estali bakarra…


2018-10-14 | Ana Mendia
Ar eta eme

Lozorroan topatu du biloba. Malkoari ezin eutsi, “Ongi etorri, maitea” esan eta kopetan eman dio musu. Bat-batean, ordea, jaioberriari begira-begira lerdea zeriola zegoen amonari irribarrea desagertu eta supituan sikatu zaizkio begiak. Zerbaitek harrituta burua sehaskatik jaso eta zalantzakor galdetu dit: “Baina, mutila da, ezta?”.

Iraganeko ohitura dirudi, baina gaur-gaurkoa da haurdun geratu eta berehala bidean datorren txikiaren sexua zein izango ote den jakiteko... [+]


Salalalala

Espektakuluari kantatzen dio Gari-k. Eskandaluari Rafaelek. Eta halaxe gabiltza. Espainian eskandaluz eskandalu. Euskaldunok espektakuluari so.

Ikusle finen moduan, telesailaren ale guztiak irensten gabiltza banan-banan. Lehenengo denboraldian ustelkeria; bigarrenean ogasunari iruzurrak eta master eta abarretako titulu faltsuak; hirugarrenean estoldetako bilkura eta grabazioak, ministro-kideei irainak… Nahi beste luzatu daiteke trama, argia ikusteko prest lozorroan dagoenak... [+]


2018-10-14 | Sonia Gonzalez
Abertzale ez da "patriota"

Hiztegiek askotan esaten digute gezurra. Baita nahi barik ere. Hizkuntza batez esaten duguna beste hizkuntza batera pasatu bezain pronto, beste zentzu bat hartzen baitu berez.

Zenbait ahalegindu dira azken urteotan patria birkontzeptualizatzen. Ziurrenik, Latinoamerikan ematen dioten erabilerak harriturik. Ozeanoaren beste aldean zentzu askatzaile eta deskolonizatzailea dauka, halere, Madrilgo patria kolonizatzaile horrekiko askapena gogoan, besteak beste eta hain zuzen ere. Alferrikako... [+]


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak

Kanpotar itxurakoz betetzen ari diren gure herrietako euskaltzaleek hobe dute Martari entzutea.


2018-10-10 | Naturkon
Naturkonek Baskegurri erantzuten dio eta Gipuzkoako Aldundiari basogintza politika aldatzea eskatzen

Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, basoen kudeaketaren gaiak gaurkotasun handia hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus Radiata espezieak bizi duen basoen osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute, behar duen legez, baina... [+]


2018-10-09 | Imanol Epelde
Nola hil inbidia, ahaleginean zauritu gabe

Sentitzen dut inbidia Athleticek irabazten duenean, edota EAJk beti eta dena hain erraz irabazten duenean. Sentitzen dut inbidia, sentitzen dut bekaitza. Sentitzen naiz nirekoi, odola lodi maleziaz. Higuingarri. Higuintzaile. Itsu. Mutu. Eta gor.


2018-10-09 | Txerra Rodriguez
Euskaraldia ikertu

Ez al litzateke ikertu behar herririk herri, auzorik auzo, helburu argia daukan honek zer-nolako aplikazioa izango duen edo izaten ari den? Alderdi organizatiboak, erlazionalak, mugimenduaren eta erakundeen arteko artikulazioa, eta abar…


Oreinako zubia

Hor egon behar zuen Khalil eta Martinen aurrean baina ez dago, zorionez. Pelix Bereziartua eta Maria Luisa San Sebastianen Uriberri baserrian zaude, ongi etorria paradisuaren atari honetara. Laulad Ahmed Salehren ezkerreko sorbaldaren parean ageri den kainaberadia da hasi, aurreratu baina bukatu ez zuten zubiak utzitako arrastoa, justuan huts egindako krimenaren froga: Oria ibaiak bere bidea aldatu zuen zubia eraikitzeko bete-lanaren eraginez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude