Gutxiengoa dira immigrazioa arazotzat duten EAEko herritarrak

  • 2015ean hasitako joerari jarraiki, immigrazioari buruzko iritzi eta jarrera positiboak sendotu egin dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizartean. Hala berretsi du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak aurkeztu duen 2018ko Barometroak.

Gorka Pe˝agarikano @gorkap34
2018ko urriaren 17a

Immigrazioaren aurreko jarreretan azken urteotan egon den hobekuntza nabarmena izan dela azpimarratu du Ikuspegik. Gainera, EAEko biztanleen iritziz, immigrazioa “ekonomiarako eta lan-merkaturako eragile positiboa da”. Adibidez, nabarmen egin du behera langabeziaren errudun migratzaileak egiten dituztenak: 2013tik hona ia 6 puntu jaitsi da eta %7,7ak baino ez ditu etorkinak arazotzat ikusten.

Dena den, herritarren jarrera “anbibalentea” dela dio txostenak, immigrazioa onuratzat ikusi arren zenbait kolektiborekiko dagoen sinpatia uzkurragoa baita.

Euskal gizartearen gehiengoak uste du unibertsalak izan beharko liratekeela osasuna eta hezkuntza eskubideak, denen eskuragarri egon beharko luketela. Nolanahi, beste eskubide batzuk aipatzean (laguntza juridikoa, gizarte-laguntzak, babes ofizialeko etxebizitzak, boto-eskubidea), %65ak dio eskubide horiek gehiago murriztu eta erregularizatu beharko liratekeela.

Errefuxiatuen jarrera ere aldekoa da oro har. Gehienak errefuxiatuak hartzearen alde daude, baina baldintza ezberdinetan: ia %30ak inolako murrizketarik edota baldintzarik gabe hartuko lituzke, eta beste %40 inguruk dio hartu beharko liratekeela ihesean baldin badatoz edo jazartuak izan badira jatorrizko herrialdean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Migrazioa  |  Errefuxiatu krisi globala  |  EAE

Migrazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-22 | Axier Lopez
Espetxe-zigorra eskumuturrekoak kalean saltzeagatik Donostian?

Moussa izeneko kale saltzaileak (abizena ez dugu lortu) eta Joseba Alvarez militanteak martxoaren 26an epaitegietan deklaratu beharko dute Donostiako Udaltzaingoak haien kontra salaketa bana jarri duela eta. Jatorri senegaldarreko saltzaileari “udaltzainen aurkako erasoa” leporatu diote eta Alvarezi desobedientzia “udaltzainen jarduera oztopatzeagatik”. Salaketa horrek familiarekin elkartzea galarazi dio Moussari.


Arrazakeria eta patriarkatua itotzeko besarkada estua Iru˝ean

Iruñea Harrera Hiria ekimenak deituta, ehunka lagunek egin zuten topo atzo Iruñeko Gazteluko Plazan emakume migratzaileen eskubideak defendatzeko.


Erri Barriuso, Open Arms erreskate-ontziko langilea
"Estatuek egin beharko luketen lana egiten dugu"

Urtarrilaren 8an blokeatu zuten Open Arms erreskate-ontzia Bartzelonako portuan. Adierazi dutenez, itsasoan egoera larrian dagoen jendea naufragoa da, eta derrigorrez jaso beharra dago; bestalde, emigrazioa argudio politikoa dela eta estatuek hala baliatzen dutela dio Proactiva Open Arms taldeak. Gobernuz Kanpoko Erakunde horrek 2015ean ekin zion jardunari, eta ordutik milaka pertsona erreskatatu ditu. Bertako langilea den Erri Barriusogaz egon gara.


2019-02-19 | ARGIA
Isuna jarri diote deportazio bat eragotzi zuen Elin Ersson suediar gazteari

Fiskaltzak hamalau eguneko kartzela zigorra eskatzen zuen, baina epaitegiak 3.000 koroako (286 euro) isuna jarri dio.


2019-02-18 | Aman Komunak
Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurretak, bahiketak, eragozpen burokratikoak eta baita ere lagunak eta irribarreak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik  itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko... [+]


Mila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin

Migratzaile askoren patua iritsi zitzaion Mohacini iaz: 18 urte bete zituenean, adin txikikoen zentroa utzi behar izan zuen, kale gorrira kondenatu zuten. Zorionez, 71 urte dituen Milagros Martinez bilbotarrak bere etxean hartu eta elkarrekin bizi dira orain. “Bakarrik bizi nintzen eta Mohacinekin lagunduta eta gustura sentitzen naiz, bakean. Nire adineko jende asko bakardadeaz kexatzen da; bada, horrelako pertsona bat hartzeak bizitza erdia salba diezazuke, eta gainera premia duen... [+]


2019-02-15 | Irutxuloko Hitza
Donostiako autobus geltokian atzerritarrei pasaportea eskatzen dietela salatu dute

Donostiako Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak salatu dutenez, autobus geltokian pasaportea eskatzen diete atzerritarrei bidaiatzeko. Estatu barruko leku batera nahiz Schengen eremuko beste estatu batera doazenean ere eskatzen diete. Autobus konpainien jokabidea da salatu dutena. “Hemen ez dago halako araudirik; beraz, autobus konpainiek hartutako erabaki bat da», esan du Peio Aierbek, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak. 


2019-02-15 | ARGIA
Moribaren auzia
Departamenduko Kontseiluaren jarrera salatzera deitu du arratsaldean Bizi! mugimenduak

Ostegunean bildu zen Paueko Dei Auzitegia Moriba Koivogui gazte migratzailearen kasuaz deliberatzeko. Bizi! mugimenduak, gaur, manifestatzera deitu du Baionara, 18:30ean Departamenduaren egoitza nagusiaren aurrean.  


1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, CEARek salatu duenez

CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Astearte goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu.


2019-02-04 | Irutxuloko Hitza
Inor ez dela ilegala aldarrikatu dute Donostiako kaleetan

Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean manifestazioa egin zuten otsailaren 2an. Protesta Bulebarretik abiatu zuten, 12:00etan eta Erdialdeko kaleetatik barrena jarritu zuten. Migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari diren Donostiako eta Donostialdeko hogeita hamar bat eragilek bat egin zuten deialdiarekin, eta administrazioek migratzaileei “harrera duin bat eskaintzeko” eta “pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzeko” ardura har... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude