Euskara baldin bada euskaldunon territorio libre bakarra, testu librea da mediku euskaldunon territorio libre bakarra. Zer da, baina, testu librea? Nola azaldu, osasun langilea ez denari, zein garrantzitsua den historia klinikoa? Bere baitan gordetzen den altxorra, urrezko giltza, testu librea dela nola esan?
Ordenagailuarekin lan egiten dugu, egun, medikuok. Aurrean daukagun pantailari so ematen dugu eguna, pazienteari begiratzeko astirik gabe. Eta lanerako darabilgun euskarri informatiko hori erdaldunek egin dute, euren neurrira, euren mesederako. Pazienteari bronkitisa diagnostikatu ondoren, erregistratu nahi eta, hara, gazteleraz idaztera behartzen gaitu: bronquitis aguda. Gure jarduerarako ezinbestekoak diren proba osagarriak euskaraz eskatu, eta ordainetan txostena gazteleraz jasotzen dugu. Den dena dago gazteleraz, atal bat ezik: testu librea. Bertan, pazientearen gorabeherak, haren gaineko oharrak, edo berak esandakoa jasotzen dugu, baita guk egindako azterketan antzemandakoa, gure neurrira. Euskaraz. Halaber, beste espezialistenganako bideraketak euskaraz doaz. Baita edozein frogaren eskaera ere: euskaraz. Testu librea euskaraz idatz dezakegun gauza bakarra da.
"Orain arte euskaraz idatzi ez duten horiek hasiko dira, Itzulbide proiektuari esker, buru-belarri euskararen alde, euren burua zuritzeko. Oraindik ez dute ikasi besteen gogoaren menpean ez dagoela aske izaterik. Medikuok ere herrigintzan, euskalgintzan, gure ekarpena egin dezakegula, gure esparrutik"
Orain testu librea erdaldundu nahi dute, gazteleraz jarri, itzultzaile automatiko baten bitartez. Itzulbide du izena, aurrera egiten ari garen une honetan hasierara bueltatzeko. Euskaraz idazten dugun apurra. Langile erdaldunak bakean eta lasai bizi daitezen. Aurrerantzean euskaraz ez dakien ordezko medikua bidaliko dute, arazorik gabe. Aurrerantzean, ospitaleko medikuak ez du euskara ikasteko beharrik izango, den dena gazteleraz egongo baita. Hori baita euren helburua: medikuoi euskaraz idaztea onartu, baina betiere historia klinikoa gazteleraz baldin badago. Euskara, beraz, aukerazkoa, norbanakoaren esparruko eskubidea, gaztelera guztiona eta derrigorrezkoa delarik. Behin betiko.
Orain arte euskaraz idatzi ez duten horiek hasiko dira, Itzulbide proiektuari esker, buru-belarri euskararen alde, euren burua zuritzeko. Oraindik ez dute ikasi besteen gogoaren menpean ez dagoela aske izaterik. Medikuok ere herrigintzan, euskalgintzan, gure ekarpena egin dezakegula, gure esparrutik.
Testu librea da mediku euskaldunon territorio libre bakarra, euskara euskaldunoi geratzen zaigun territorio librea den bezala. Eta prest gaude gurea dena defendatzeko: euskaraz, eta ez besterik, idazteko eskubidea. Euskaraz, Euskal Herrian. Hasteko, ez dugu Itzulbide proiektuan parte hartuko. Ez diegu baimenik emango gure pazienteen gaineko oharrak, euren baimen informaturik gabe, erabiltzeko eta itzultzeko. Behar izanez gero sendagileen elkargoetako aholkularitza juridikora joko dugu: informatikariak, teknikariak, zerbitzu-buruak epaitegietara. Zuzendaritzak, halere, ez du etsiko. Guk euskaraz idazten duguna erdaraz nahi duelako, aldez edo moldez. Ezta guk ere: gure territorio librea defendatuko dugu. Presta dezatela eurek euren Euskaraldia, euren itzultzailea: gu gose grebara joatek prest gaude, ez nolanahi, baizik eta oinarrizko eskaera zehatz batzuekin. Ez da samurra izango, eta faltan botako ditugu pazienteek ekartzen dizkiguten barazkiak. Izan ere, zuzendaritzak dauka agindua, baina botererik ez. Gu gosez egon gaitezke, baina eurek ez dute Aramaioko tomaterik jango.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]