Urte asko dira nazioarteko selekzioen arteko lehiaketarik (Olinpiar Jokoak, Mundialak…) ez dudala jarraitzen. Indiferentzia, nekea, atsekabea… eta amorru punttu bat ere eragiten didate. Eta ondorioz, ez ikustea da geratzen zaidan alternatiba.
Horren arrazoia ez da kirola ez gustatzea edota lehiaren aurkakoa izatea. Gure selekzioari, euskal selekzioari, parte hartzen ez diotela uzten baizik. Hain justu beste selekzio batzuek (Espainiakoak zein Frantziakoak) ukatzen digute ofizialki parte hartzea. Eta euskal selekzioa ez da debeku hori jasaten duen bakarra: Katalunia, Galizia, Korsika, Bretainia…
Euskal selekzioaren aldeko hainbat mugimendu ezagutu izan ditut gaztarotik, nagusiena ESAIT-ek egindako lana izanik. Zenbait estrategia jarraitu izan dira. Baina oraindik ez da lortu euskal selekzioen ofizialtasuna. Eta euskal kirolariek oraindik ez dute euskal selekzioarekin lehiatzeko aukerarik. Urtean behin, asko jota, lagunarteko sinbolikoak jokatzeko ez bada, noski…
Uda honetan jokatu den Eurokoparen harira, “normalizazioa” izan da askotan entzun dudan hitzetako bat. Pauso positibotzat hartu da, Euskal Herrian ere, jendea Espainiako kamisetak jantzita ibiltzea, beldurrik gabe, pantaila handiak jartzea hirietan La Roja-ren partiduak ikusteko… Ados. Baina normaltasunaren beste erdia falta da: euskal selekzioa ere ofizial izatea, nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izatea, eta euskal selekzioaren zaleok ere, kamiseta berdeak jantzita, pantaila handietan gure selekzioaren partiduak ospatu ahal izatea.
Ez dugu aparteko ezer eskatzen. Gure bizilagunek duten eskubide berberak izatea soilik. Gure sentitzen dugun selekzioak jokatzeko eskubidea izatea eta guk animatu ahal izatea. Hori egin ezean, normaltasuna erabat hankamotz geratzen baita, normala ez den zerbait normalizatzen ariko baikinateke…
Bi aldeen arteko kontu bat dela hau dena, bi aldeek adostu beharrekoa, izan da entzun dudan beste argumentuetako bat. Baina ez dute esaten bi alde horien arteko harremana ez dela berdinen artekoa. Euskal Herria eta Espainiaren artekoa ez baita Espainiak Italia, Portugal, Suedia edota Txekiarekin duen harremanaren parekoa. Gure kasuan, alde bat bestearen gainetik baitago. Alde batek bestearen eskubideak ukatzen baititu. Arrain handiak txikiak jaten dituen bezala. Espainia baita euskal selekzioaren parte hartzea debekatzen duena. Aspaldiko doinuak dira: bandera, hizkuntza, kultura zein selekzio bakarra.
Ironikoa da Espainiako selekzioa jarraitzen, animatzen ez dugunoi edota Espainiaren garaipenak ospatzen ez ditugunoi anti-espainolak izateaz akusatzea. Errealitatean, eurak baitira anti-euskaldunak, gure selekzioa debekatzen diguten heinean
Eta kuriosoa da, nola espainiar zaleek guri etengabe eskatzen diguten euren eskubideak errespetatzeko. Ados. Baina, eta eurek noiz errespetatu behar dituzte gure oinarrizko eskubideak? Euskal selekzioak ez baitu beste selekziorik debekatzen. Alderantziz, baizik. Espainiakoa da beste selekzioak debekatzen dituena. Espainiar sentitzen direnek euren selekzioa animatu dezakete, lehiaketetan normal parte hartu baitezake. Euskal herritar sentitzen garenok ez daukagu aukera hori, ukatua zaigulako.
Ondorioz, ironikoa da Espainiako selekzioa jarraitzen, animatzen ez dugunoi edota Espainiaren garaipenak ospatzen ez ditugunoi anti-espainolak izateaz akusatzea. Errealitatean, eurak baitira anti-euskaldunak, gure selekzioa debekatzen diguten heinean.
Espainiako Estatuak zergatik ez du egiten Erresuma Batuak bezala? Non Eskozia eta Gales, esaterako, euren selekzio propioekin lehiatu daitezkeen inolako arazorik gabe, estatu independenteak ez diren arren. Zergatik han posible dena, ez da hemen aplikatzen? Zergatik ez du Espainiak bera egiten eta denoi eskubide berdintasuna bermatu, arazoa konponduta? Borondate politikoko kontu bat da. Politikoki konpondu beharrekoa. Ezin dugu pisu dena kirolariengan (soilik) jarri… Eta gizarte gisa ere, aldarrikapen honen harira gehiago mugitu beharko ginatekeela iruditzen zait.
Ez dakit zehazki ze bide-orri jarraitu beharko genukeen. Baina badakit zein ez den bidea: egungo egoera normaltzat jotzea, eta gure selekzioa debekatzen duen selekzioa animatzea. Eta zentzu honetan, erabat ulergaitza egiten zait (ustez) euskal selekzioaren alde dagoen jendea, Espainiako selekzioaren garaipenak ospatzen ikustea. Herri txiki oso euskaldunetan ere bai. Duela 30 urte zein gaur egun. Hori justifikatzeko hamaika aitzakia asmatuz (entrenatzaile euskalduna dute; Realeko zein Athletic-eko jokalariek jokatzen dute; gertukoak dira…).
Ez dakit nola azaldu hori. Agian (ustez) euskal selekzioaren aldekoak diren horiek ez dira horrela benetan, eta La Roja-rekin ezkutuan mantentzen saiatzen diren euren espainiartasuna azaleratzen (eta azeleratzen) zaie? Edo hainbeste galdu dugu iparra, non benetan euskal selekzioaren aldekoak ere, gure selekzioa debekatzen duen selekzioa animatzeraino iritsi diren? Espainiar sentitzen den jendeak Espainiako selekzioa animatzea normala da. Baina zenbat dira halakoak herri txiki euskaldunetan? Batzuk betikoa esango dute: kirola eta politika ez direla nahastu behar. Baina, zoritxarrez, politikak denean eragiten du, eta kontu honek oso gutxi du kiroletik, erabat afera politikoa den heinean.
Ez da nire asmoa bakoitzak zein selekzio animatu behar duen esatea. Ezta gutxiago ere. Baina zer pentsatu handia eman behar ligukeen gaia da. Hausnarketa sakona eskatzen duena. Gure selekzioa debekatzen duen selekzioa animatuz, inoiz ez baitugu euskal selekziorik izango.
Aitor Irigoien Odriozola
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]