“Gure herrialdeek saldutako bonbek lehertu dituzten haur palestinarrak ikusteaz nazkatuta nago”

  • Iragan asteazkenean, Israelgo F-16 hegazkin batek jaurtitako lehergailu batek Gazako Al Zahaara Cityn etxe bat txiki-txiki eginda utzi zuen. Hondakinen artean inor bizirik atera ote zen ikusteko, anbulantzian lehenak iritsi eta lurrak eskuekin arakatzen aritu zirenen artean Andaluziako internazionalista bat zegoen: Manu Pineda (@Manu_Abu_Carlos, twitterren). Familia bereko lau gorpu atera zituzten tona bateko bonbak eragindako zulotik.


2014ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Manu Pineda, giza-ezkutu andaluziarra Gazako anbulantzietan Manu Pineda, giza-ezkutu andaluziarra Gazako anbulantzietan

'Unadikum' elkarteko kidea, Gazako erasoa hasi zenez geroztik dabil andaluziarra hantxe, giza-ezkutu gisa, bere burua palestinarren alde arriskuan jarriz. Lehenengo egunetan nazioarteko kolaboratzaileak Gazako ospitaletan lekutu ziren, okupatzaileen erasoak ekiditeko. Israelgo armadak anbulantzien aurka egiten zuela ikusita, pasa den uztailaren 21ean komunikatu baten bitartez ibilgailu hauetan ere bidaiatuko zutela eman zuten aditzera, 'Israelek Lehen Munduko hiritarrak hil ditzakeela' jakin zezan. Ozta-ozta lortu dugu berarekin telefonoz hitz egitea, israeldarrak azken egunotan telefono-errepikagailuen aurka egiten ari baitira. Nazioarteko boluntarioen testigantzak balio handikoak dira han gertatzen ari dena ulertze aldera.

-Nola da posible Israelek erasoarekin jarraitzeko adorea izatea, komunikabideen bitartez mundu osoan guzti honen lekuko izaten ari garen bitartean?

Bi hitzetan esango dizut, nazioarteak -Estatu Batuak eta Europak bereziki-, Israelek burututako krimenen gaineko erantzukizun osoa dauka. Israel herri bat zanpatzen ari da, eta nazioarteko buruzagiek herri honek bere burua defendatzeko duen eskubideaz hitz egiten dute. Hildako gehienak palestinarrak dira, eta azken hauen artean % 82 haurrak, emakumeak eta pertsona edadetuak. Nazioarteko komunitatea herri terrorista honen konplizea da. Estatu Batuek musika jotzen dute, baina batuta Israelek dauka, eta Europako Batasuna Estatu Batuen ohelaguna da. Israelek Gizateriaren historian inori onartu ez zaizkion krimenak burutzen dihardu, nazien krimenak eklipsatzeraino. Babesik gabeko herritarrak erasotzen dituzte, haurrak hiltzen dituzte, ospitaleak eta anbulantziak bonbardatu, eta oraindik orain nazioartearen babesa jasotzen dute. Hori ezin da ulertu. Venezuela, Bolivia edo Kuba izan ezik, beste guztiek Inperioak jotzen duen musikaren erritmora dantzatzen dute.     

-Estatu Espainolean, hiri gehienetan, protestak izaten ari dira. Nola lor daiteke Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa?

Palestinaren aldeko manifestazioak oso ongi daude, hemen asko estimatzen dituzte, bakarrik ez daudela erakusten baitie. Israelen gaitzespena ere ongi dago, baina Israeli, zinez, bost axola zaio. Ez diete zertan kanpotarrei azalpenik eman beharrik, Jaungoikoak aukeratutako herria osatzen dute, eta honek agindu zien lur eremuan bizi dira. Protestak, nire irudikoz, gobernuei zuzendu behar zaizkie, eta, guri dagokigunez, gobernu zentralari bideratu behar dizkiogu, Israelekin akordio ekonomikoak, komertzialak eta, are gehiago, militarrak dituelako. Politikariek kriminalei laguntzeagatik botoak gal ditzaketela ikusi behar dute. Israelen kontra tiro egitea beti da ona, baina manifestazioek ez diete min gehiegirik eragiten. Politikariek bandoz aldatu behar dute, benetako biktimak lagundu eta terroristen kontra eginez. Gure gobernuek ahoak demokrazia eta Giza Eskubideekin betetzen dituzte, eta, nigandik metro gutxira, haurrak asasinatzen dituen herrialdea laguntzen ari dira. Gure herrialdeek saldutako bonbekin buruak lehertuta dituzten haurrak ikusteaz ok eginda nago.  Agerian gelditu dadila gure gobernuak talde terrorista bat laguntzen ari direla, eta konplizeak direla.

-Eta Israelek nola azaltzen die bere biztanleei erasoa?

Israelgo herria ez da existitzen. Leku ezberdinetako herritarren nahaspila da (Polonia, Argentina, Etiopia...), eta ez dute sikiera hizkuntza bera erabiltzen. Hona iritsi eta berehala manipulatzen dituzte, mundua beraien kontra dagoela esanez, suntsitu nahi dituztela, eta palestinarrak euren lurren jabe egin nahi duten satrapa batzuk direla errepikatuta. Honetaz gainera, etxe bat oparitzen diete. Honela, krimenak justifikatu egiten dituzte. Erasoa baino egun batzuk lehenago Netanyahuren kontrako protestak egiten ari ziren, palestinarrekin bigunegia omen zelako. Orain jada ez dira kalera irteten, koheteak euren lurraldeetara iristen ari direlako eta maskotak estresatuta dituztelako. Playstationeko gerra bat nahi dute soilik, hondartzetan piknik egiten ari diren bitartean, Gazaren gainean erortzen diren bonbak txalotzeko. Palestinarren oinazearekin gozamena ateratzen dute.

-Zein da israeldarren benetako helburua?

Israelek helburu asko dauzka. Hemen, buztana luzeena duenak irabazten du. Netanyahu iritsi zenean, Libanoko sarraskia eta 'Urtutako Beruna' operazioak gidatu zituen Olmert lehendakaria atzean utzi zuen, gogorregia ez zelako. Netanyahu doanean Lieberman etorriko da, buztan luzeagoa baitauka. Eta horrela hurrenez hurren.

Palestinarren batasun-gobernua akabatu nahi dute. Baina ez dute lortuko palestinarrek aho batez laguntzen baitute. Israelek Hamas bidetik kentzeko asmoa bazuen, kale egin du. Erasoa izan aurretik Hamas oso ahul zegoen, eta Israelek indartu egin du, erresistentziaren ikurriña eskura eman baitio. Hemen ez du inork su-etenik nahi, Gazako blokeoa amaitu arte borrokari eusteko borondatea dute. Irabazi edo hil. Urte asko daramatzate blokeoaren eragina pairatuz, Israelek antibiotikoak sartzea galarazten duelako, edo ebakuntza-geletan elektrizitaterik ez dutelako, kasu.

-Nola bizitzen ari dira palestinarrak, eta haurrak bereziki, izugarrikeri hau?

Adibide bat jarri behar dizut, familia palestinarren sufrimenduaren gaineko irudi grafiko bat izan dezazun. Palestinako familiek karrikan bizitzeko ohitura dute, haurrak beti karrikan jolasean dabiltza, orain ez hainbeste gurean ere haurrak ibiltzen ginen bezala. Oinutsik aritzen dira, ostikadak eta harrikadak elkarri botaz... Irribarrea ahoan beti, blokeoak blokeo. Orain, erasoa hasi zenetik, familiak, gela bakar batean, etxeetan giltzaperatu egiten dira, bonben esperoan. Ez dute nahi bonbek familiak zatikatzea: batzuk bizirik gelditu eta besteak hiltzea, alegia. Gelatan zain daude, bizirik atera nahian. Eta hiltzen badituzte ere, denak elkarrekin hil ditzatela nahi dute, umezurtzik utzi gabe, guraso eta anai-arrebarik gabeko haurrak utzi gabe. Eta ez naiz kontua puzten ari. Gazan 30 familia baino gehiago osorik akabatu dituzte. Israelek etxeetan babesten diren familiei eraso egin eta hiltzen ditu. Atzo bertan, suntsitutako etxe baten azpian zeuden senideak lurretik ateratzen aritu ginen. Eta hori nik ikusi dut, nire eskuekin ukitu dut. Ez da palestinarren aldeko, eta israeldarren aurkako, propaganda soila.    

-Psikologikoki,  nola eusten diozue hango tentsioari?

Une honetantxe, ongi gaude. Hau bukatzen denean etorri beharreko 'bajoia' etorriko da eta kito. Ez dugu horretan pentsatzeko astirik izaten. Gure burua aztertzeko momentua iritsiko da, eta behar den guztia agoantatzekoa. Orain, giza-ezkutu bezala gabiltza, hori da gure lana, anbulantzien barruan ibiltzea, Israelek erasotzen dituelako. Israelgo gobernuari jakinarazi diogu nazioarteko hiritarrak anbulantzietan sakabanatu garela, nortzuk garen identifikatu gabe eta ze ibilgailuetan goazen aitortu gabe, anbulantziei eraso eginez gero Europako edo Estatu Batuetako hiritarrak hiltzeko arriskua dutela jabetu daitezen. Palestinarren bizitzak debalde ateratzen zaizkie eta, itxuraz, 'Lehen Munduko' hiritarrak hil nahi ez dituztela dirudi, ez dagoela oso ongi ikusita.  Eta zirkunstantzia horri probetxu ateratzen ari gara anbulantziak babestu ahal izateko.

-Gazatarrek ezin dute ihes egin, zuk bai ordea. Zergatik ez zara handik irteten?

2011ko irailetik Gazan nabil, modu iraunkorrean. Herri honengandik asko jaso dut. Pertsona bezala dezente hazi naiz, maitasun handia eskaini didate, irribarre asko, begiekin dena adierazten duten begiradak nireganatu ditut. Pasa den ekainaren 15ean hemendik ateratzeko asmoa neukan, baina hiru egun lehenago hiru kolono israeldarrak desagertu zirenean, laster ala berandu Gazak ordainduko zuela argi ikusi nuen. Eta momentu horretan ihes egin izan banu, miserable hutsa sentituko nintzen, sute bat pizten denean ospa egiten duen suhiltzaile bat bezalaxe. Nire etorkizuna eta nire patua Gazari lotuta ikusten ditut, bertakoa sentitzen naiz, eta oso harro nago hangoa sentitzeaz, bai onerako eta bai txarrerako ere. Orain gure gainean bonbak erortzen ari dira, eta denek ditugu hiltzeko aukerak. Nik ere bai, eta Gazako beste herritarrek bezala, bonba nire gainean ez erortzea nahiko nuke. Eta erortzen bazait ere, nire patua onartuko dut, Gazako nire anai-arrebek egiten duten legera.

-Eraso honek Israeli bakea ekarriko ote dio?

Israeldarrak okupatzaileak dira, eta hemendik atera behar dute. Mediterraneo itsasotik Jordan ibairaino zabaltzen den lurraldea palestinarren etxe historikoa da. Han hiru erlijioetako sinesleak -eta ni bezalako ateoak ere-, hartuko dituen Estatu bat egon behar du. Norberak bere Jaungoikoari otoitz egin diezaiola, eta otoitz egin nahi ez duenak ere bertan bizitzeko eskubidea izan dezala. Estatu demokratikoa, herritarrek aukeratutakoa, hori besterik ez.

Gakoa da Israel herrialde arrazista dela, eta berea ez den lurralde bat okupatu duela, eta jatorrizko herritarrak kanporatzen ari dela. Palestinarrek enbarazu egiten diete, eta handik ihesi egin ezean hiltzen dituzte, eta kito.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 32 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


Mikel Ayestaran, kazetaria Ekialde Hurbilean
“Palestinako Estatua fikzioa da, bakea bezalaxe”

Ekialde Hurbila lehen aldiz zapaldu eta bi hamarkadatara, Gazaren historia eta bertako istorioak dakartza Mikel Ayestaranek (Beasain, Gipuzkoa, 1975) bere azken liburuan: Historias de Gaza. La vida entre guerras (Gazako kontakizunak. Gerra arteko bizitza) (Península,... [+]


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Israelek 30 palestinar bizirik erre ditu Gazako eskola batean, eta gosetea areagotzen ari da zerrendan

Maiatzaren hasieran zerrendaren aurkako oldarraldia "gogortuko" zuela iragarri ondoren, esandako berresten ari da Israel: azken 224 orduetan 50 lagun hil ditu. Gainera, Gazan bizi diren 2,5 milioi palestinarrek pairatzen duten gosetea areagotzen ari da azken asteetan... [+]


Nazioarteko aktibisten martxa egingo dute Egipto eta Gaza arteko mugara, euskal herritarrak tartean

Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira ostegunerako giza laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


Gazaren erabateko okupazioari ekin dio Israelek, eta egun bakarrean gutxienez 150 palestinar hil ditu

Maiatzaren hasieran iragarri ostean, Gaza erabat okupatzeko eta hango palestinarrak kanporatzeko plana martxan jarri du Israelgo armadak. Zerrendan jada hasiak dira ofentsibaren ondorioak pairatzen: azken 24 orduetan eginiko erasoetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude