Gure Esku Dagok mobilizazioak antolatu ditu, Madrilen epaituko dituzten independentista katalanen alde "kaleak horiz janzteko"

  • Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak manifestazioa egingo du Donostian, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan.

ARGIA @argia
2019ko otsailaren 08a
Donostian iragarri dituzte auzipetutako buruzagi katalanen aldeko mobilizazioak (arg: GED)

Asteartean hasiko da Espainiako Auzitegi Gorenean Kataluniako urriaren 1eko errefrendumaren harira auzipetutako independentista katalanen kontrako epaiketa. Hori dela eta, Gure Esku Dagok "kalera irteteko" deialdiak egin ditu. Batetik, otsailaren 12an bertan Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak izango dira, eta egun berean GEDeko ordezkaritza bat Madrilen izango da auzipetutakoei eta preso politiko katalanei babesa emateko.

Bestetik, otsailaren 17an manifestazioa antolatu du Donostian, eguerdiko 12:00etan Katalunia Plazatik abiatuta. Mobilizazio horrek, gainera, "bereizgarri" bat izatea nahi dute: "Otsailaren 17an, horiz, elkartasun kolorez jantziko ditugu Donostiako kaleak", azaldu dute; horretarako aterki horiak jarriko dituzte eskuragarri ibilbidearen hasieran eta amaieran.

"Preso dauden buruzagi katalanen askatasunarekin batera, herritar guztion eskubideak daude jokoan", azaldu dute azkenik, eta hiru aldarrikapen nagusi nabarmendu dituzte: "Konponbidea, demokrazia eta askatasuna".

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude