Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzean

  • Hilaren 12an (asteazkena) igaroko da etapa Euskal Herritik. Getxon hasi eta Oiz mendian bukatuko da.

Gure Esku Dago ateratako kartela: (Argazkia: Gure Esku Dago)

2018ko irailaren 5ean - 09:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure Esku Dagok (GED) gogorarazi du Tourreko azkenaurreko etapan, Senpere eta Ezpeleta bitartean, milaka pertsonak erakutsi ziotela munduari “herri bezala aurrera joan nahi dugula eta Euskal Herriaren etorkizuna erabaki”.

GEDek hurrengo asteko etapan antzeko irudiak ikustaraztea nahi du etaparen 157 kilometroetan “modu baketsu eta alaian”, “Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago” lelopean.

Hiru egun lehenago, irailaren 9an beroketa moduan “aurretiko ekintza bat” egingo dutela iragarri dute: Oiz mendian dagoen San Cristobal ermitaren ondoan argazkia aterako dutela, eguerdiko 12etan. Ekintzan parte hartzera eta igotzera gonbidatzen ditu herritarrak GEDek, “oinez ala bizikletaz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!