Gure Esku Dago ekimenak herriz herriko aurkezpenak ugaritu ditu giza katea berotzeko

  • Gure Esku Dago ekimena bolo-bolo dabil Euskal Herriko luze zabalean burujabetzaren aldeko dinamika aurkezten. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko ditu giza kate batek erabakitze eskubidea aldarrikatzeko.


2014ko urtarrilaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena Irungo Ficoban. (Argazkia: Jon Urbe- Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur goizean, Infozazpi irratiko Kale Gorrian saioan Gure Esku Dago ekimeneko Anjel Oiarbiderekin hitz egin dute eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu bertan. Dinamika “zabal” eta “anitza” dela azaldu du eta mugimenduak "demokrata guztien indar metaketa" bilatzen duela adierazi du idiazabaldarrak. 

Azken asteetan Zumaia, Gernika, Lasarte, Muskiz, Sestao, Arrigorriaga, Zornotza, Iruñea, Oiartzun, Galdakao, Legazpi eta Zaldibian egin dituzte, besteak beste, ekimenaren aurkezpen saioak. Datorren hitzorduak honakoak izanen dira:

- Sopelan urtarrilaren 10ean 19:00etan.

- Getxon urtarrilaren 16an 20:00etan.

- Larrabetzun urtarrilaren 17an 19:00etan.

- Bilboko alde zaharrean 19:30ean.

Horretaz gain, "Gureeskuklip" izeneko bideo lehiaketa abiatu dute. Norbanakoek edota edozein talde edo kolektibok erabakitzeko eskubidearen aldeko mezuak zabalduko dituen ikus-entzunezkoak jaso nahi dituzte otsailaren 16a baino lehen. Bi sari egonen dira, bata herritarrek aukeratutako bideo onenari eta bestea epaimahai batek erabakiko duena, hemen parte hartzeko baldintzak.

Dinamikaren berriak jarraitzeko Twitter eta Facebook kontuen bidez edota haien webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!