GuraSOSek azaldu ditu Zubietan dioxinak jarraian kontrolatuko ez direla erakusten duten agiri ezkutuak

  • Zubietako erraustegiak ez ditu jarraian kontrolatuko bere tximiniak airera isuriko dituen kutsagai arriskutsuenak, bidenabar dioxinak eta furanoak. GuraSOSek prentsaurrean erakutsi ditu horren frogatzat erraustegiaren jabea den GHK eta datozen 35 urteetan kudeatuko duen Ekondakin Energia y Medio Ambiente enpresa taldeak sinatutako kontratua eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean urtero bete beharko duten Ingurumena Zaintzeko Plana delakoa.


2019ko otsailaren 18an - 12:48

Zubietako erraustegian dioxina eta furanoen isuriak jarraian kontrolatuko ez direla gauza jakina da hondakinen kudeaketaren eta zehazki Gipuzkoako gatazka honen informazioa interesatzen zaienen artean. ARGIAk berak behin eta berriro egin dio oihartzun errealitate horri: dagoenekoz Gipuzkoak daukan erraustegian, Donostia-Añorgako Rezolan ez da horrelako kontrolik, Bizkaiko Zabalgarbin ere ez joan den astean Gorka Buenok Eusko Legebiltzarrean argi erakutsi zuenez, eta Osakidetzako arduradun nagusiek honetan gezurra esan dutela ere gauza jakina zen.

Orain GuraSOSek erakutsi du hori horrela izan dadin dena prest eta antolatuta daukatela Gipuzkoako agintari politiko nagusiak biltzen dituen GHK partzuergoak eta Ekondakin Energia y Medioambiente enpresa taldeak (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon ) elkarrekin adostutako kontratu eta hitzarmenetan. Elkarteak zabaldu dituen bi agiriok, bata Zubietako erraustegiaren kontratua eta bestea erraustegiak Eusko Jaurlaritzaren aurrean urtero bete beharko duen Ingurumena Zaintzeko Plana, espainolezko PVA Plan de Vigilancia Ambiental izenez ezagunagoa.

GuraSOSek adierazi duenez, azken dokumentu horrek "orain arte foru eta osasun agintariek argudiatutako argudio nagusiaren faltsukeria agerian utzi du. Hots, ez da egia erraustegiak botako dituen sustantzia toxikoenak (dioxinak, furanoak eta metal astunak) modu iraunkorrean neurtuko direnik. Urte osoko tartean, 24 eta 36 ordutan baino ez dira neurtuko. Lehen urtean 36 eta hurrengo urteetan 24 ordutan soilik, eta urteak 8740 ordu ditu". PVAren idazleei, gainera, aurpegiratu die herritarrak engainatzeko produkturik gaiztoenenen datuak "letra oso txikian eta dokumentu erantsi batean" ezkutatu izana, dioxina eta furano hitzik ez agertzearren horien ordez PCDD (poliklorodibenzodioxinak) eta PCDF (poliklorodibenzofuroak) izendatuz.

Gipuzkoako agintariak eta GHK iruzur egiten ari zaizkio Gipuzkoako gizarteari, GuraSOSen esanetan eta hori egiteko modua "erraustegiko proiektuaren komunikazio plan konfidentzialean jasotzen denarekin bat dator: erraustegiaren proiektua "saltzeko” helburuz, ingurumen arriskuak kontrolatzeko mekanismoak eta bermeak gizarteratzeko estrategia baten baitan". Komunikazio plan ezkutu horren gidoia jarraitu dute Gipuzkoako agintari nagusiek hainbat hedabideetan egindako agerraldietan eta GuraSOSek erakutsi ditu horren frogetako batzuk, tartean EITBren 360 grados programan esandakoak.

GuraSOSek alderatu ditu Gipuzkoako agintariek Zubietako erraustegiaren egiak ezkutatzeko planaren ezaugarriak 2018an bertan Argentinako Buenos Airesko agintariek bertako erraustegi proiektua saltzeko eduki duten komunikazio plan sekretuarekin. Alde horretatik, Ruiz Villandiego mediku eta OEIT elkarteko kideak bideokonferentzia bidez egindako agerraldian bere haserrea agertu du Aldundiak informazioa gorde duelako. Galdetu die erraustegiaren alde egiteko prest leudekeen medikuntzako eta osasun arloko profesionalen “errekrutamendua” noraino gauzatu den, eta berauen kolaborazio edo jarrera pasiboa lortzeko bidean zein baliabide erabili diren argitzeko beharra azaldu du.

Otsailaren 23an Donostian burutuko den manifestaziorako deia berretsiz, Markel Olanori egindako dei honekin amaitu dute GuraSOSeko arduradunek beren prentsaurrekoa: "Onartezina da osasunaren gainean iruzur egitea. Sinesgarritasuna galduta, zuzenean galdetzen diogu Markel Olano diputatu nagusiari: Uste al duzue zuen proiektuarekin aurrera jarraitzeko baldintzak betetzen direla? Ez al da bideragarriagoa, gardentasunez eta alternatiba guztiak mahai gainean jarrita, proiektua berdefinitu eta adostasunera iritsiz, konpontzea?".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude