Emakumeak borrokan

Zabalgarbik zaborren errausketagatik 24 milioiko diru-laguntza jaso du, nahiz eta gas naturala erre argindarra lortzeko

  • EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren arazo eta alderdi ezkutuak mahai gainean jarriz.

Zero Zabor @zero_zabor
2019ko otsailaren 15a
EAE, Bizkaia eta Bilboko agintari nagusiak erraustegiaren arduradunekin 2015ean Zabalgarbiren 10. urteurrenean ospatzen. (Argazkia: Zabalgarbi)

EHUn irakaslea den Gorka Buenok oso informazio garrantzitsuak eskaini dizkie legebiltzarkideei. Konparezentziaren berri Ekologistan Martxanek eman du bere webean. Sarean osorik irakur daitezke Buenoren hitzaldiaren gidoia eta mamia irudiztatzen duen PPT aurkezpena.

Zabalgarbik azken urteotan 24 milioi eurotaraino jaso ditu ustezko energia berdez argindarra sortzeko diru-laguntzetan. Zaborrak erretzea energia berriztagarritzat hartu ezin dela argudiatzeaz gain, Buenok erakutsi zuen nola Zabalgarbik sortutako argindarraren jatorria %70an hondakinen kiskaltzean ez baina horri laguntzeko erretzen duen gas naturala erretzean dagoela. Horren frogarik nabarmenena 2006. urtean ikusi zen. 2005eko azaroan labearen turbinak matxura larri bat jasan eta ezin izan zuten berria abiarazi 2007ko maiatza arte. 17 hilabete haietan  Zabalgarbik 300.000 tona zabor erre zituen batere argindarrik sortu barik, eta, aldiz, diru-laguntzak kobratzeko gas naturala soilik errez 43 MW sortu zituen. Egoera horretan, Jaurlaritzak baimendu zion 2006an zaborrik batere balorizatu gabe 6 milioi euro kobratzea. Orain ere, egoera normalean, Zabalgarbiren errentagarritasunak jarraitzen du diru-laguntza publikoetan oinarritzen: 2017an 24 milioi euro kobratu zituen, aurretik urtez urte hobariok handitu dizkietelarik.

Gorka Bueno (eskuinetik bigarrena) Eusko Legebiltzarreko agerraldian otsailaren 13an. (Argazkia: Eusko Legebiltzarra)

Buenok nabarmendutako beste oker handi bat errauste plantaren kutsaduraren kontrolean dago. Zabalgarbik ez du egiten atmosferara eginiko dioxina eta furano isurketen gaineko kontrol jarraiturik. Zabalgarbiko arduradunek [eta Osakidetzako arduradunek ere bai, Erredakzioaren Oharra] behin eta berriro esan dute erraustegiek dioxina isurien kontrol eten gabe eta une orokoa egiten dutela. Esaterako, Deia egunkariari Mikel Huizi Zabalgarbiko zuzendariak esandakoa Zabalgarbik bere orri instituzionalean erakusten du: "Oraintxe bertan detektatuko balitz tximiniak dioxina gehiegi botatzen duela, Gasteizek [Jaurlaritzak] botoia sakatu eta planta geldituko luke".

Baina hori gezurra da, esan zuen Gorka Buenok: "Zabalgarbin urtean dioxina eta furanoak kontrolatzeko lau lagin hartzen dira, bakoitza 6 ordukoa, eta emaitzak hilabete beranduago jasotzen dituzte. Hala ere, balegoke gauzak bestela egitea. Badira aldi oroko lagin bidezko teknikak, benetako isuriak beranduago bada ere ezagutzeko balio dutenak. Baina horrelakorik ez da aurreikusi ez Zabalgarbin eta ezta Zubietan ere".

Bilboko errauste plantaz askoz informazio gehiago eskaini zien parlamentariei Gorka Bueno irakasleak. Hondakinak erreta lagatzen dituen eskoria mendiez, esaterako: urtean 220.000 hondakin kiskaltzeak 44.000 tona eskoria eta 7.000 tona errauts oso toxiko uzten ditu. Beste informazio bat, Donostian laster Change the Change biltzarrak jorratuko duen klimaren aldaketari dagokiona: Zabalgarbik urtean 274.000 tona CO2 igortzen ditu airera, Euskal Herrian klimaren gaiztotzearen arduradun nagusiena da. Erraustegiak Bilbo inguruetako airean, lurzoruan eta landaredian zabaltzen duen kutsaduraz ere aritu zen, horien kontrolik ezaz bezala.

Bukatzeko, Ekologistak Martxan eta Zero Zero Zabor Bizkaianen izenean, Bizkaiko hondakinen kudeaketa guztiaren auditoria oso bat eskatu zuen, tartean goian aipatutako arazo larriak argituko dituena.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bizkaiko errauskailua

Bizkaiko errauskailua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-18 | Zero Zabor
Zabalgarbik 2005etik 600.000 tona eskoria lurperatu ditu kontrolik gabe, salatu du Zero Zabor Bizkaian-ek

ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako.


2018-05-16 | Zero Zabor
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak

Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:


2018-05-15 | Zero Zabor
Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean... eta garestitzen

Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren batean tratatu ondoren eramatea Bizkaira, beti ere bi operazioetako edozeinetan sortuko diren koste gehigarriak pagatuz.


Zabalgarbiri diru-laguntzak kentzea eztabaidatuko du Europako Legebiltzarrak asteartean

Azaroaren 28an Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak bozkatuko du zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak Europar Batasunaren Zuzentarau berritik kanpo uztea. Honek bete-betean harrapatuko luke Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia. ZWE Zero Waste Europek salatzen du Bilboko erraustegiak erakusten duela argien nola energia berriztagarrientzako diru-laguntzak desbideratzen diren negozio zikin baina etekin handikoen eskuetaraino.


2017-05-17 | Unai Brea
Hondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean

Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan.


Artseniko kutsadura Zabalgarbi ondoan: ondo eta azkar ikertu beharra dago

Zabalgarbi inguruan artsenikoa hirukoiztu egin dela azaldu du Berrian Iñaki Petxarroman kazetariak. Aste bete geroago Fernando Palacios ikerlariak dio erraustegiaren inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.


Zabalgarbik ez du jarraitzen eskorien kutsadura kontrolatzeko europar araudia

Errauskailuak ez ditu egin dioxina eta furanoen kontzentrazioa neurtzeko azterketak. Laginak ere modu irregularrean hartu ditu, txosten baten arabera.


2016-03-04 | Unai Brea
Birziklapenari eta errausketari buruzko datuak manipulatzea leporatu diote ekologistek Bizkaiko Foru Aldundiari

Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketari buruz zabaltzen dituen datuetan “manipulazio larriak daude”, esan du gaur Gorka Bueno EHUko irakasleak, Ekologistak Martxan taldearen izenean Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarren Hartu-emanerako Batzordean egindako agerraldian. Okerreko datuak, besteak beste, Europar Batasuneko araudiekin bat ez datozen zenbaketa-metodologiak erabiltzearen ondoriozkoak dira, agerraldiaren ostean zabaldu duten txostenean irakur... [+]


2016-02-08 | ARGIA
Lemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko

2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko.


Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua

2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude