Erraustegiaren enpresek iritzi publikoa kontrolatzeko antolatu duten komunikazio plana argitaratu du GuraSOSek

  • Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren enpresek (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS-Mondragon) komunikazio talde bati eman diote Gipuzkoak Ingurumen Gunea eufemismoz bataiatutako erraustegi konplexuaren irudi ona gizarteratu eta sortu diren kontrako iritziei gaina hartzeko ardura. GuraSOS elkarteak eskuratu du oposizioko taldeen aurkako diskurtso bat egituratzen ari den kabinetearen agiri konfidentziala eta igandean Lasarte-Orian egindako ekitaldi jendetsuan erakutsi du. ARGIAk Interneten ipini du "Cultura medioambiental y plan de comunicacion" izenburua daraman txosten konfidentziala.

Lasarte-Oriatik otsailaren 23ko manifestaziora agertzeko deia zabaldu zuten. (Argazkia: GuraSOS)

2019ko otsailaren 11n - 09:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

GuraSOSek erakutsi duen plana –erraustegia eraikitzen ari diren enpresen logotipoez gain GHKren zigilua ere badaramana– 25 orrialdeko eskuliburu gisa dago antolatuta "Cultura medioambiental y plan de comunicacion" izenburupean eta “Zubietako GIG 1en ezaugarridun proiektua egoki kudeatzeko komunikazio publikoa lehen mailako faktore estrategikoa dela” aipatzetik abiatzen da (gaztelania hutsez dago). Haren laburpena egin zuten GuraSOSeko ordezkariek igandean, otsailak 10, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean burututako ekitaldi jendetsuan.

GuraSOSeko bozeramaile Joseba Belaustegik esan zuenez "aipatu taldeak, planaren arabera 'esperientzia zabala du komunikazioaren eremuan, eta 1994tik, hondakinen gaikako bilketari buruzko lehen kanpaina egin zuenetik, herrialdeko hiri hondakinak kudeatzeko Gipuzkoan garatu diren proiektu eta azpiegitura ia guztien komunikazioan parte hartu du'. Kolektiboa osatzen duten adituak honako hauek lirateke: “komunikazio aholkulari gisa 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen komunikazio arduraduna; web orrialdearen eta sare sozialen arduradun gisa 10 urtetik gorako esperientzia duen on-line komunikazioko arduraduna, (jarduera eremu garrantzitsua lirateke sare sozialak, planaren arabera, “proiektuaren aurkakoek gehien erabilitako erremintak baitira”); diseinu grafikoko arduradun bat, tratamendu grafikoari lotutako gaietarako”. Guztiak kalitatezko zerbitzua bermatuko duen metodologia bat martxan jartzera konprometitzen dira, hartara, ekintza plan bat eta modu jarraituan komunikazio plan baten birdefinizioa garatu ahal izan dezagun'”. Orain artean ez da jakin ez komunikazio talde horren eta ez osatzen duten pertsonen izenik.

Lasarte-Oriako ekitaldiarekin GuraSOSek herritarrei dei egin die otsailaren 23rako antolatu duen manifestaziora ager daitezen. Esan baietz adostasunari darama lelotzat manifestazioak eta aurreko giroa berotzeko espreski prestatutako promozio bideo bat ere aurkeztu dute bertan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude