Zas espazioa Hedegile kalean kokatzen da eta topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da.
Alde Zaharreko Hedegile kalean kulturarako gune independiente berria jaio da, Zas kultur espazioa, hain zuzen ere. Erakusmeta Kultur Elkarteak martxan jarritako proiektu hau topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da. Finean, Alde Zaharreko bizitzan, Gasteizko arte-eremuan, Arabako politikan kulturalean eta Euskal Herriko kultur-testuinguruan eragin nahi du gune berri honek.
Horretarako, ZAS ekimen berriak sortzaileen, kultur-eragileen eta herritarren arteko konektorea izan nahi du. "Inguru hurbilenaren dinamizazioan arreta jarriko du eta kultur-bultzada eman nahi dio gure hiriari", azaldu dute sustatzaileek. Gasteizko esparru ezberdinetako artistak aurkitzen dira gune berri honen bultzatzaileen artean, tartean, Nerea Lekuona eta Iñaki Larrinbe.
Ostegun arratsaldean jaia antolatu dute herritarrei kulturarako gune berri hau aurkezteko. 18:30ean hasita, Inmersiones 2015 kalagoaren aurkezpena egingo dute. Ondoren, ekimenaren sustatzaileek ZAS Espazioa aukeztuko dute eta gero, bertan egingo duten lehen ekimen kulturala inauguratuko dute, Gabinete ZAS 01 erakusketa kolektiboa, hain zuzen ere. Bertan, 80 artista baino gehiagok parte hartu dute. Azkenik, 20:00etan Videojaurtigaiak izango dira ISDEOren eskutik.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]