Guggenheimen finantzazioa auzitan

  • Erakunde publikoek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren inguruko xehetasunak emango ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Datozen hogei urteetarako sinatu zuten hitzarmena abenduan eta tratuaren zifra ekonomikoak ezagutaraziko ditu Uriartek Eusko Legebiltzarrean.


2015eko otsailaren 06an - 12:21
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilboko Guggenheim. (Argazkia: entrelienzos.com).

Orain arte, hitzarmen berriak abantaila ugari ekarriko dituela azaldu izan dute Urkulluren exekutibotik baina ez dute eman hitzartutakoaren inguruko daturik. Hitzarmen berriarekin, 2,4 milioi dolar bideratuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urtero museora. Alegia, 1,9 milioi euro baino gehiago ordainduko dituzte hitzarmen berriarekin. 1997tik 2014ra 1,77 milioi euro ordaindu zaizkio museoari urtez urte.

PSE-EEren eskaria

Vicente Reyes parlamentari sozialistak egin zuen Legebiltzarrean hitzarmenaren zehaztasunak ezagutzeko beharraren alde. Diru publikoa tartean dagoen hitzarmena denez, bere erabileraren xehetasunak ere publikoa izan beharko lukeela adierazi izan du Reyesek Eusko Legebiltzarrean.

Ideia hau defendatu dute oposizioko taldeek eta Uriarte behartu dute Gasteizko parlamentuan azalpenak ematera. Horren aurretik, hitzarmenaren xehetasunak azaltzen dituen dokumentua bidali die sailburuak sozialistei eta horrela jakin ahal izan da urteroko inbertsioa handituko dela Bilboko museoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Guggenheim
Materialismo histerikoa
Turista gara

Garai bakoitzak bere tenpluak ditu, botereak unean-unean jendeak zer gurtu behar duen erabaki duenaren araberakoak. Normalean, pertsonaren neurriak soberan gainditzen dituztenak, gora begiratzera garamatzatenak. Katedralak jainkoa bazen, ministerio neoklasikoak botere laikoagoak... [+]


2022-03-21 | Leire Artola Arin
Guggenheimeko garbitzaileek lortu dute soldataren %20ko igoera

Bederatzi hilabete greban pasatu ostean, akordioa itxi dute Ferrovial azpikontratarekin: soldata gordina 23.500 eurotik gorakoa izango dute eta lanaldi partzialak lanaldi oso izango dira.


Noa Eshkolen mugimendu notazioa, Sharon Lockharten begiradaren bitartez

Mugimendua deskonposatzen bide-urratzailea izan zen Eadweard Muybridge argazkilari eta ikertzaile britaniarra. Argazki segiden bitartez lasterketa-zaldien mugimendua era zehatzean jaso ahal izan zuen lehenengoz, eta 1887. urtean Animal Locomotion liburua argitaratu zuen,... [+]


2021-12-07 | Leire Artola Arin
Bilboko Guggenheimeko garbitzaileek hitzarmen bat negoziatzea eskatu dute

Ekainaren 1etik daude greban, besteak beste, soldata arrakalaren aurka. Emakumeak dira denak, eta salatu dute 900 euro baino gutxiagoko soldata eta "lan-karga jasanezina" dituztela.


2021-09-05 | Peru Iparragirre
‘Like beauty in flames’ erakusketa
Errealitate areagotua eta errealitate konkretua Guggenheimen

Bilboko Guggenheim museoarekin duen harremanean sakonduz errealitate areagotuan ikusi beharreko hiru artelan garatu ditu Jenny Holzer artista estatubatuarrak. Hitzen eta hitzak transmititzeko moduen inguruan eraiki du bere ibilbidea Holzerrek, hausnartzeko bideak iradokiz... [+]


Eguneraketa berriak daude