Guggenheimek 2021erako prestatu dituen erakusketen erdiak emakume artistenak dira

  • Bilboko Guggenheim museoak zortzi erakusketa proiektatuko ditu aurten. Horietatik lau izango dira osotara emakumeen lanez osatutakoak, eta beste bi erakusketetan emakumen lanak ere izango dira ikusgai, gizonenekin batera. 


2021eko urtarrilaren 19an - 08:57
Alice Neel estatubatuarraren obra. People come frist bilduman. Argazkia: guggenheim-bilbao.eus

Guggenheim Bilbao Museoak zortzi erakusketaren aldeko apustua egin du 2021.urterako. Iaz ikusgai zituzten erakusketen bikoitza egongo da. 

Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariak eta bertako komisarioek 2021erako aurreikusitako programazioa aurkeztu dute. "1860-1980 urteetako emakume artisten abstrakzioak", "Urte eroak, 1920ko hamarkada" edo "Bilbo pinturan" dira, besteak beste, Bilboko museoaren 2021eko programazioaren protagonistak. Bidartek jakinarazi du "emakumeen presentzia nabarmena" dela aurtengo egitarauan. 

Urteko lehen zatia atzera begirako bat izango da, "Bilbo pinturan" eta "Urte eroak, 1920ko hamarkada" erakusketen eskutik. "Udazkeneko eskaintza osoa emakumezko artistekin bete dugu" iragarri du museoak, izan ere, urteko aro honetan izango dituzten erakusketek hizpide izango dituzte XX. eta XXI. mendeetako emakume artistek abstrakzioari egindako ekarpenak.

Bisiten jaitsiera 2020an 

Guggeheim museoak 315.908 bisita izan ditu 2020an, 2019an izan zituen bisitaren %27a baino ez (1.170.669). Guggenheim Bilbao Museoak, hala ere, gertuko ikusleak erakartzeko gaitasuna erakutsi du 2020an: 69.861 bizkaitarrek bisitatu zuten iaz museoa, 2019an baino 23.191 gehiagok (%50 gehiago).

Hona 2021 urtean zehar ikusi ahalko diren erakusketak:

"Bilbo pinturan" (urtarrilak 29 - abuztuak 29)

XIX. mende amaieran, Bilbo Espainiako estatuko hiri oparoenetako bat bihurtu zen ontzi-industriari eta industria siderurgikoari esker, baina baita bere merkataritza, banku eta kultura-jarduerari esker ere. Erakusketak Frantziako inpresionismoaren eta, ondoren, abangoardien modernitate-ideiak txertatu zituzten euskal sortzaileen lanak dakarzkigu. 

"Bada lege bat, esku bat, abesti bat" (otsailak 19 - ekainak 13)

Alex Reynolds artista eta zuzendariaren lanak ikuslearen eta lekukoaren arteko tentsioak, ikuspegiaren mugak eta gailuaz haratago doazen emozioen trukea neurtzen ditu. Fikzioaren erregistrotik abiatuta. 

"Urte eroak, 1920ko hamarkada" (maiatzak 7 - irailak 19)

Calixto Beitoren erakusketak Berlin eta Paris hartzen ditu 1920ko hamarkadako errealitate espezifiko horiek bizi izan zituzten metropolien adibide gisa, baina abangoardiaren beste gune batzuei ere begiratzen die, esaterako, Vienari eta Zürichi.

"Asmamenaren ildoa"  (ekainak 11 - 2022ko otsailak 6)

Erakusketaren lehenengo aretoak teknologia eta prozesu ez oso ortodoxoak erabiliz sortutako obrak biltzen ditu. Bigarren aretoa zenbait pieza figuratibok osatzen dute. Pieza horietan, artistek gaiak irudikatzeko dauzkaten aukera amaigabeak agertzen dira. Antonio Sauraren, Henri Michaux-en eta Georg Baselitz-en obrek erretratuak estilo espresionistan egiteko oso ohikoak ez diren formak aurkezten dituzte. Bestalde, giza irudiaren ikuspegi errealista erabilita, Juan Muñozen "Itzala eta ahoa" (Shadow and Mouth) obrak antzerki-formako eszena bitxi bat erakusten digu. 

"Tximista dantza"  (ekainak 24 - irailak 26)

Cecilia Bengolea (Buenos Aires, 1979) diziplina anitzetan diharduen artista da eta bideoa, koreografia eta eskultura uztartzen ditu. Haren ikerketa-lanean, Bengoleak elementu garaikideak eta arkaikoak konbinatzen dituzten eta figurazioaren kontzeptu denboragabea azaleratzen duten herri-dantza desberdinak aztertzen ditu.

"People come frist" (irailak 17 - 2022ko urtarrilak 23)

Alice Neelen "People Come First" lehen atzera begirakoa da Euskal Herrian. Erakusketak faxismoaren eta arrazakeriaren aurka manifestatzen ari diren aktibisten irudiak erakusten ditu hauekin batera: Depresio Handiak pobretutako biktimen pinturak, eta erretratuak New Yorkeko Spanish Harlemeko ‒Neelen auzoa‒ bizilagunenak, erakunde politiko desberdinetako liderrenak, queer antzezle eta artistenak, eta New Yorkeko diaspora globaleko kideenak.

"Noa Eshkol`s movement notation" (urriak 7 - 2022ko otsailak 27)

Sharon Lockhart artistaren lanak, koreografiak eta gainerako alderdi guztiek mugimendu soil baten konplexutasuna eta sakontasun poetikoa jartzen dituzte agerian. Lockhartek ildo honetan egin dituen ikerketa ugarien artean, Noa Eshkol (1895–1969) koreografo, teorialari eta ikertzaile israeldarraren lanari buruzko hausnarketak leku berezia du artistaren azken hamarkadako ekoizpenean.

"Emakumeak abstrakziogile"  (urriak 22 - 2022ko otsailak 27)

"Emakumeak abstrakziogile" erakusketaren helburua da inork kontatu ez duen artearen historia kontatzea, batez ere XX. eta XXI. mendeetakoa, eta emakume artistek abstrakzioari egindako ekarpenean jartzen du arreta. 100 bat artista biltzen ditu erakusketak, hainbat diziplinatakoak: dantza, arte aplikatuak, argazkilaritza, zinema, performancea... eta munduko eremu askotakoak: Latinoamerika, Ekialde Ertaina, Asia, Europa eta AEB. Haien bidez, ahots ugariz osatutako historia hedatua eta konplexua aurkeztu nahi du.
 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Guggenheim
Materialismo histerikoa
Turista gara

Garai bakoitzak bere tenpluak ditu, botereak unean-unean jendeak zer gurtu behar duen erabaki duenaren araberakoak. Normalean, pertsonaren neurriak soberan gainditzen dituztenak, gora begiratzera garamatzatenak. Katedralak jainkoa bazen, ministerio neoklasikoak botere laikoagoak... [+]


2022-03-21 | Leire Artola Arin
Guggenheimeko garbitzaileek lortu dute soldataren %20ko igoera

Bederatzi hilabete greban pasatu ostean, akordioa itxi dute Ferrovial azpikontratarekin: soldata gordina 23.500 eurotik gorakoa izango dute eta lanaldi partzialak lanaldi oso izango dira.


Noa Eshkolen mugimendu notazioa, Sharon Lockharten begiradaren bitartez

Mugimendua deskonposatzen bide-urratzailea izan zen Eadweard Muybridge argazkilari eta ikertzaile britaniarra. Argazki segiden bitartez lasterketa-zaldien mugimendua era zehatzean jaso ahal izan zuen lehenengoz, eta 1887. urtean Animal Locomotion liburua argitaratu zuen,... [+]


2021-12-07 | Leire Artola Arin
Bilboko Guggenheimeko garbitzaileek hitzarmen bat negoziatzea eskatu dute

Ekainaren 1etik daude greban, besteak beste, soldata arrakalaren aurka. Emakumeak dira denak, eta salatu dute 900 euro baino gutxiagoko soldata eta "lan-karga jasanezina" dituztela.


2021-09-05 | Peru Iparragirre
‘Like beauty in flames’ erakusketa
Errealitate areagotua eta errealitate konkretua Guggenheimen

Bilboko Guggenheim museoarekin duen harremanean sakonduz errealitate areagotuan ikusi beharreko hiru artelan garatu ditu Jenny Holzer artista estatubatuarrak. Hitzen eta hitzak transmititzeko moduen inguruan eraiki du bere ibilbidea Holzerrek, hausnartzeko bideak iradokiz... [+]


Eguneraketa berriak daude