Guardia Zibilak armak erabiliz euskal presoen senideak geldiarazi dituela salatu du Etxeratek

  • Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak joan den larunbatean Guardia Zibilak izandako portaera salatu du asteazkenean prentsaren aurrean egindako agerraldi baten bidez.


2016ko irailaren 14an - 12:02
Hernanin azaldu du Etxeratek asteburuan Guardia Zibilak izandako portaera (argazkia: Etxerat).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxeratek salatu duenez, larunbatean, goizeko lauetan, Guardia Zibilaren bi kotxe kamuflatuk armak leihatilatik aterata Kordobara bidean zihoan senideen furgoneta bat geldiarazi zuen.

Ibilgailuko ateak ireki, gidariari pistola buruan jarri, kanpora atera eta lurrean etzatera derrigortu zuten eta “operatibo antiterrorista” zela oihukatu zieten geldiarazitako pertsonei. “Une oso gogorrak” izan zirela azaldu dute.

Handik denbora batera, agenteek “akats bat izan zela” esan zieten geldiarazi zituzten pertsonei eta erretiratu egin ziren furgoneta ia erregistratu gabe, Etxeraten arabera. Akatsa izan ote den zalantzan jarri du ordea presoen senideak biltzen dituen elkarteak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude