‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

  • Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2024ko otsailaren 20an - 12:30
22 sortzaile eta 39 herri elkartu dituzte. / Argazkia: Udalbiltza 22 sortzaile eta 39 herri elkartu dituzte. / Argazkia: Udalbiltza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekak, sortzaileak eta herriak gurutzatzea du helburu. Beka honen bigarren edizioko literatura arloko lanak aurkeztu dituzte astelehenean, otsailaren 19an, Hamarreko bitxia deiturikoa.

Clara Rouget Udalbiltzako zuzendariak adierazi du Euskal Herriko sorkuntzari “bultzada eta plaza” emateko sortu zutela beka. Bigarren edizioa “emankorra” izan dela gaineratu du Maria Oses Udalbiltzako kultur teknikariak.

Jon Abril, Maite Aizpurua, Saioa Alkaiza, Maddi Arocena, Lutxo Egia, Idoia Etxeberria, Edorta Jimenez, Maitane Perez, Gaizka Sarasola eta Ainhoa Urien izan dira beraien kontakizunekin liburua osatu dutenak, eta Ainara Azpiazu, ‘Axpi’ ilustratzailea izan da liburuaren azalaren egilea.

 

 


Udalbiltza kanalean gehiago
2021eko apirilaren 27
Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" proiektua
26 artistek bere herria ez den batean landuko dute bere obra

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.