Grebari ekin diote Nafarroako Gureakeko langileek

  • Hitzarmenari buruzko elkarrizketak blokeatuta daudela salatu dute beharginek, eta, besteak beste, soldatak KPIaren arabera igotzea exijitzen dute. Hiru egunez egongo dira greban.

Argazkia: @LABszkNafarroa
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko irailaren 22an - 10:48
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Greban daude Nafarroako Gureak enpresako langileak. Asteazkenean hasi dituzte lanuzteak, eta ostegunean zein ostiralean ere joko dute grebara. Beharginek modu horretan salatu nahi dute blokeatuta dagoela enpresako lan-hitzarmenari buruzko negoziaketa, eta gogorarazi dute hainbat exijentzia egin dituztela lan-baldintzei dagokienez. Nagusiki, soldatak Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea eskatzen dute, baita udan lanean jasaten dituzten tenperatura altuak direla-eta neurriak hartzea ere. Muntaia-lerroetarako zuzendaritzak ezarritako lan-denborak oso laburrak direla ere seinalatu dute.

Oraingoz, dena den, zuzendaritzak uko egin dio langileen eskaera nagusiak onartzeari. Horren aurrean, langile batzordeak —UGT, LAB eta ELA sindikatuek osatzen dute— salatu du enpresak laguntza handiak jasotzen dituela Espainiako Estatutik nahiz Nafarroako Gobernutik, lantokiaren izaera dela-eta. Azpimarratu du 360.000 euroko irabaziak dituela, eta %5 txikiagoa dela langileen soldatetara bideratzen den zenbatekoa.

Sindikatuek jakinarazi dute, gainera, zuzendaritzak biltzera deitu izan dituela beharginak, modu "nahasgarrian" langileak "hertsatzeko" eta haiei presioa egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude