Grebaren bidez indartu dira “kontraboterean” dauden euskal sindikatuak, ikerketa baten arabera

  • Jon Las Heras eta Lluís Rodríguez ekonomialariek egindako ikerketak ondorioztatu du ELA eta LABen konfrontazio estrategiak “sindikatuen berritzea” eta langileen epe luzerako ahalduntzea ekarri duela. Europan greba gehien egiten den lurraldea da Euskal Autonomia Erkidegoa.


2021eko urtarrilaren 12an - 11:08
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorreko irudi bat Donostian (arg.: Dani Blanco / ARGIA)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Grebarik gabe, sindikatuak ez dira berritzen”. Hau da, zaharkituta geratzen dira konfrontazio dinamika hori ez bada aurrera eramaten. Jon Las Heras EHUko ekonomia irakaslearen eta Lluís Rodríguez ekonomialarien esanetan, logika horrekin jokatu izan dute “kontraboterean” dauden euskal sindikatuek azken urteetan, negoziazio kolektiboa bultzatzeko garaian. Eta British Journal of Industrial Relations aldizkarian argitaratu duten ikerketan ondorioztatu dutenez, gako hori gabe ezin liteke ulertu sindikatu horien aurrerakada, ezta Euskal Herria “greben Europako ligako liderra” izatea ere.

Ekonomialariok azken hamarkadatan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian izandako grebak ikertu dituzte, sindikatuen estrategia eta norabideak azaldu nahian. Datu batzuk ere eman dituzte, Berria-tik hartu ditugu laburbilduta: 1990etik 2017ra batez beste 366 greba egun egin ziren 1.000 biztanleko. Datu hori Espainiako Estatukoaren bikoitza da (188) eta Frantziako Estatukoaren hirukoitza baino gehiago (103). Baina joera da adierazgarriena: Europako beste herrialdeetan gero eta greba gutxiago egiten diren bitartean, nagusiki sindikatu handiek itunpeko estrategiara jo dutelako, Euskal Herrian ugaritu egin dira. Zergatik? Nola uler liteke?

Las Herasen eta Rodríguezen esanetan Hego Euskal Herrian bi sindikatu bloke oso desberdin sortu dira, estrategia desberdinekoak. 1990ean ELAk izandako birkokatzean du jatorria horrek, batez ere laneko gatazkek negoziazio kolektiboan izan dezaketen eraginaren inguruan egindako hausnarketengatik, baita burujabetzarekin eta finantziazioarekin zerikusia duten faktoreengatik ere. Hala, “kontraboterean” dauden sindikatuen bloke bat sortu da, ESK, Steilas eta LABekin batera –azken honek ere afiliazioan gora egin du nabarmen– eta eragile sozialekin elkarlanean.

“Negoziazio kolektiboarekin konprometitzeko modu sindikalistago hori, besteak beste, afiliazio-tasa nabarmen altuagoetan, hitzarmen kolektibo onak sinatzean edo azken lan-erreformen aurrean hitzarmen kolektiboak ‘blindatzeko’ gaitasunean adierazten da”

CCOO eta UGT, bestalde, estatuaren diru-laguntzei oso lotuta daude eta “erreformismoaren” blokean sartu beharko lirateke,  Las Herasek Euskadi Irratian azaldu duenez. Errealitate horren aurrean leudeke kontrabotereko sindikatuak: “Deslegitimatzen dute prozesu neoliberala eta azkenean bilatzen ari dira estrategia autonomo gisa sindikalgintza bideratzea”.

Lan gatazkak sindikatuak berritzeko estrategiaren erdian jartzeak, greba ereduetan aldaketa nabarmenak ekarri ditu. Greba hauek, ikerketaren arabera, ez dute soilik langileen mobilizazioa bilatzen, baizik eta ahalduntze eta “antolaketa sakonagoa”, lan merkatuaren desarautze larriari kohesio gehiagorekin aurre egiteko. Epe motzeko interesek baino, lan indarraren prestakuntza “aktiboak” mugiarazten ditu langile eta sindikatuak grebara.

“Negoziazio kolektiboarekin konprometitzeko modu sindikalistago hori, besteak beste, afiliazio-tasa nabarmen altuagoetan, hitzarmen kolektibo onak sinatzean edo azken lan-erreformen aurrean hitzarmen kolektiboak ‘blindatzeko’ gaitasunean adierazten da”, azaldu dute ikerketaren ondorioetan.

'Spill over' borrokalaria

Horretarako baina, antolaketarako tresna funtsezkoetako bat erresistentzia kutxa izan da, afiliatuen ekarpenarekin osaturik, beharra duten militante edo langileei laguntzeko. Las Heras eta Rodríguezek diotenez Euskal Herrian gero eta esperientzia gehiago daude tresna horren eraginkortasuna azaltzen dutenak: “ELAk greba gehiago eta luzeagoak antolatu ditu horren bidez”, diote –Bizkaiko erresidentzietako emakume langileen borroka kasu–, eta gainera spill over edo “gainditze” efektu bat ere ekarri du estrategia horrek, beste sindikatuak ere erresistentzia kutxak osatzera eraman dituena.

Azken greba orokorra Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin batera deitu zuen gehiengo sindikalak (arg.: Dani Blanco / ARGIA)

ELAk 1978an sortu zuen erresistentzia kutxa, LABek 2010ean Borroka Kutxa deiturikoari ekin zion, eta ESK-k berriz, Elkartasun Funtsa dauka 2005az geroztik. Baliabide propioetan inbertitu dute, eta beste batzuetan desinbertitu, euren diskurtsoa deslegitimatu dezaketen elkarrizketa sozialeko foroetan esaterako. Autonomia finantziero horrek askatasun handiagoa ematen die sindikatu hauei konfrontazio estrategia abiatzeko. Las Herasek datu bat nabarmendu du Twiterreko bere kontuan: sindikatu tradizional/kontserbadoreek baino 32 aldiz joera handiagoa dute greba egiteko.

Ikerlariek hainbat galderarekin amaitzen dute euren lana: "Erresistentzia kutxak borroka intersindikalak indartzen baditu, gerta al liteke 'spill over borrokalari bat', non beste sindikatuak ere ELAren kontrabotere eredua simulatzera bultzatuko dituen? Sindikatu blokeen barruan –bereziki kontrabotereko blokean– lotura estuagoak sortuko al ditu horrek? Agian grebarako funts komunak sortzea?". Gauza bat garbi dute, "estrategia horietan aldaketa handirik ez badago, hartutako bideen menpekotasunak seguruenik, Euskal Herrian sindikalgintza ulertzeko dauden bi forma ezberdinen arteko 'amildegia' handituko du".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Sei hilabeteko grebari amaiera eman diote Gasteizko lorezainek, lan baldintzak "nabarmen hobetzea" lortuta

Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]


LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude