Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda da, eta lehenengo egunaren jarraipena %75etik gorakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Grebak jarraipen zabala izan du". Eusko Jaurlaritzak berriz, jarraipena %48koa izan dela adierazi du.
Joan den ostiralean, Hezkuntza Sailak email masiboa bidali zien seme-alabak eskola publikoan dituzten gurasoei. Deituta dauden greba egunek gurasoengan sor dezaketen kezka ulertzen dutela eta hezitzaileen lan-baldintzak hobetzeko “ahalegin sendoa” egiten urteak daramatzatela dio Jaurlaritzaren gutunak: “Soldaten hobekuntza, uztartze-neurriak, ratioen eta eskola-orduen murrizketa eta langileen egonkortasun- eta gaztetze-planak dira akordio esanguratsuak lortzeko gure borondatearen erakusgarri”. Hezkuntza Sailaren hitzetan, “zaila da grebarako deialdia ulertzea negoziazioak zabalik dauden une honetan. Akordioak eskura daude”.
Halako gutun masiborik inoiz bidali gabea zen Hezkuntza Saila, eta erasotzat hartu dute LAB, Steilas, ELA eta CCOO mobilizazioen deitzaileek: “Propaganda egiteko, familiak irakasleon kontra jartzeko eta grebak baldintzatzeko” helburuz posta pertsonalak erabiltzea "oso larria" dela iritzi diote sindikatuek.
Negoziazioak zabalik egonda grebak deitzearen inguruan, sindikatuek erantzun diote Jaurlaritzarekin duten mahai negoziatzaileetan ez dagoela edukirik eta “negoziaketa itxura emateko eta bere burua justifikatzeko” baino ez dituela erabiltzen bilerak.
Hain justu, asteazken honetan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Herri Irratian egin duen elkarrizketan berriz ere nabarmendu du ez duela egoki ikusten negoziazio betean sindikatuek grebak deitzea. Saila elkarrizketarako zabalik dagoela eta mahai gainean proposamenak daudela adierazi du.
Lan hitzarmenak eta baldintzak hobetzeko
Kontuak kontu, hamabi eguneko greba zikloari hasiera eman diote hezkuntza publikoan. Irakasleak daude deituta asteazken eta ostegunean, baita otsailaren 26-27an ere. Haurreskolak Partzuergoko langileak urtarrilaren 28-29an eta otsailaren 12-13an daude grebara deituta, eta sukalde eta garbiketakoak berriz, urtarrilaren 30-31 eta otsailaren 19-20an.
Lan hitzarmenak aspaldikoak direla eta akordioak berritu behar direla aldarrikatu dute langileek. Irakasleen lan hitzarmena 2010ekoa da eta gainerakoena 2009tik ez da eguneratu. Besteak beste, eskatzen dute arintzea lan zama eta gehiegizko burokratizazioa (artikulu honetan kontatu genuenez), lantaldeak gaztetzeko planak adostea, erosahalmena berreskuratzea, behin-behinekotasuna txikitu eta lanpostuak egonkortzea, baliabide gehiago jartzea (hala nola hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzun ahal izateko) eta ratioak txikitzea.
Azpimarratzekoa da sukalde eta garbiketako langileen egoera. Baldintza prekarioenak eta soldata txikienak dituen sektore feminizatuena dela gogoratu dute sindikatuek: “Ezinbestekoa da ratioak jaistea eta garbitu beharreko metroak gutxiago izatea”.
Manifestazioak
Asteazken goiz honetan egin dute lehenengo manifestazioa, Bilbon. Milaka langile atera dira kalera, Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita! lelopean. Ostegunean, EAEko hiru hiriburuetan ekin diete manifestazioei, 11:30ean: Gasteizen, Bilbo plazatik Foru enparantzara; Donostian, Bulebarretik hasi eta bertan bukatuko da; eta Bilbon, Gran Via 85etik Arriaga plazara.
Nafarroan ere, protestak
Foru erkidegoan ere ez da giro eta hezkuntza publikoko irakasleak grebara daude deituta, urtarrilaren 30ean. Hain justu, Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek agerraldia egin dute asteazken goiz honetan, grebaren inguruan mintzatzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren "jarrera itxia" salatu dute eta irakasleen lan baldintzak hobetzeko negoziaketak aldarrikatu dituzte, beste behin. Hezkuntza Departamentuak joan den azaroko akordioa ontzat ematen duela baina akordio hura "guztiz antidemokratikoa" dela kritikatu dute sindikatuek.
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.