Greba egunetan kontratazioak egin direla salatu dute Huerta de Peralta enpresako langileek

  • 27 egun eman dituzte jadanik greban Azkoiengo enpresako langileek. Epe honetan Huerta de Peralta enpresak kontratazioak egin dituela salatu dute, greba eskubidearen kontrako neurria hain zuzen. Adierazi dutenez 30langile berri daude egunotan lanean. Bestetik, grebaren jatorria diren 9 kaleratzeak argudiorik gabe direla adierazi dute epaileek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 22an - 08:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Greba egun gogorrak prentsaurrekoan langileek azaldu dutenez, kalean, protestan, poliziaren oldarraldiak pairatzen eta azken egunotan, hotz gordina sufritzen. Hala ere, sendo daudela diote, elkartasuna handia delako eta sustengo mezu aunitz jasotzen dituztelako. Azken egunotan gainera bultzada jaso dute epaitegietatik ailegatu zaizkien erabakiekin. Enpresak dionaren kontra, grebaren jatorria diren 9 kaleratzeak, inprozedenteak direla esan baitute epaileek. Ez da auzitara eraman duten gai bakarra. Greba egun hauetan, enpresak kontratazioak egin dituela salatu baitu LAB sindikatuak, 30 pertsona gutxienez, greba eskubidearen kontrako neurria hain zuzen.

Datorren larunbat arratsaldean manifestazioa eginen dute Iruñean, gatazka erabat blokeatuta dagoen une honetan, konponbidea eskatzeko. LAB sindikatuak, inplikazioa eskatu die instituzioei, ez soilik gatazkan bertan ematen diren gehiegikeriak bertan behera gera daitezen baita behingoz, enpresa akordio batetara iristeko bultza dezaten.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude