Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

  • Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.

Eskubide urraketa salatzeko elkarretaratzea Durangon. Argazkia: EHE.

2020ko otsailaren 06an - 10:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Grebalariak berak Twitterren kontatu bezala, Durangoko Aramotz auzoan gertatu zen erasoa, pikete informatibo bat gauzatzen ari zirela.  Istiluen kontrako ertzainak hurbildu eta  kolpeka hasi zitzaizkien. Grebalariak ertzainari kolpea aurpegiratu zionean, honek identifikatzeko eskatu zion, gazteleraz. Grebalariak euskaraz erantzutean “mehatxutzat” hartu zuen, eta agintaritzari desmen egitea leporatuko ziotela jakinarazi zion.

Durangoko ertzain-etxearen aurrean egin dute elkarretaratzea, asteazken arratsaldean. Hainbat lagun bildu zen beraien babesa adierazteko.  Grebalariak Anboton azaldu bezala, babes mezu andana jaso du erasoaren ostetik, eta eskertuta azaldu da.

Euskal Herrian Euskarazek “onartezintzat” jo du erasoa, eta Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari isunik bideratu ez dezatela, eta horrelakorik berriro gertatu ez dadin neurriak har ditzatela exijitu die. Herritarrei, beraien aldetik, “hizkuntza-eskubideei tinko eutsi diezaioten” eskatu  eta urraketarik jasanez gero salatzeko deia egin die.

Jarraian EHEk gaiaz egiten duen irakurketa osorik:

Urtarrilaren 30eko GrebaOrokorra dela eta Durangon gertatutakoa salatzeko gaude hemen besteak beste, eskubide zibil eta linguistikoak urratu zitzaizkigun hainbat euskaldunoi, bati bereziki identifikaziorarte ailegatuz ,nola ez biolentzia merkearekin.

Gaztelaniaz zuzendu zitzaion ertzain bati euskaraz egiteko eskatu zion, eta horretarako gai ez izateaz gain, ertzain kide batek identifikazioaren zergatia galdetu zionean, mehatxatu egin zuela adierazi zion.

Beraz, euskaraz hitz egite soila (edozer esanda ere) mehatxua da gure herrian, euskaraz jakin ez eta ikasteko asmorik ez duenarentzat bereziki. Inolako arrazoirik gabe gogor kolpatzeaz gain, ertzaintzak identifikatu eta “desacato a la autoridad” deritzenarekin espedientea zabalduko ziotela adierazi zioten.

Laburbilduz, onartezina da polizia batek euskaraz ulertu ez eta delitu edota hutsegite zigorgarri bat egotzi nahi izatea.
Eskubide zibil eta linguistikoak urratu zitzaizkigun, beste behin ere zapaldua zapaltzaile irudikatuz. Zigorrak zigor, jakin dezatela langile euskaldunon eskubideak urratzen dituzten poliziei, agintariei zein legeei men ez egiten segituko dugula.

Aipatutako gertaera hauek oso larriak dira. Ustez herritarren eskubideak babesteko eskumena duten ertzainak beraiek dira herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dituztenak. Larriak direla diogu baina zoritxarrez ezin esan salbuespena direnik. Euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugun herritarrok, egunero pairatzen ditugu horrelako gertaerak. Bai eremu pribatuan bai publikoan. Administrazio publikoarekin harremana euskaraz izan nahi eta askotan ezin. Ez hori bakarrik, kasu honetan ikusi ahal izan zen bezala, funtzionario publiko horrek adierazten duen jarrera agintzaile berdinarekin egiten dugu topo euskaldunok tarteka. Jarrera agintzaile betikoa, baina formetan aldatuta ere: garai bateko “Háblame en cristiano” hura, orain Mozal Legearekin ezarritako isunean bilakatu daiteke adibidez.

Horren aurrean Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari zuzentzen gara isunik ez dezaten bideratu, onartezina da horrelakorik gertatzea egun. Ez hori bakarrik, horrelakoak berriz ere ez gertatzeko neurriak har ditzaten exijitzen diegu. Horretarako behingoz administrazioko langile guztiak euskaldundu behar dira, ez soilik herritarrekin harreman publikoa dutenak, baita gainontzeko langile publiko guztiak ere. Administrazio publikoa osoki euskalduntzen ez den bitartean, etengabeak izango dira hizkuntza-eskubideen urraketak. Euskaraldiaren hamaika egunetan soinean txapa bat jartzea eta propaganda kanpainak egitea ez da nahikoa, ezta gutxiago ere, gainontzeko urte osoan zehar herritarren eskubideak urratzen badira.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu beraien hizkuntza-eskubideei tinko eutsi diezaioten. Greba egunean ikusi ahal izan genuen jarrera euskaltzale burujabea egunerokoan izan dezatela. Soilik horrela lortuko dugu euskararen normalizazio osoa, eta beraz, euskaraz bizitzera iritsi ahal izatea. Eta urraketarik jasanez gero salatu dezatela dei egiten diegu. Bai Euskal Herrian Euskarazi zuzenduz, baina batez ere Hizkuntza Eskubideen Behatokian salatuz.

Euskaraz egitea normaltasunaren kontra egitea dela idatzi zuen behinola Joseba Sarrionandiak... Eta halandaze, euskaraz egitea (sistema patriarkatu kapitalistarentzako) mehatxua den herrian, bizitza duina euskaratik eta euskaraz!

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


NUPeko ikasleen %85,5ek uste du unibertsitatea ez dela "behar bezala ahalegintzen" euskarazko ikasketak bermatzeko orduan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Eguneraketa berriak daude