ARGIA.eus

2022ko uztailaren 05a

Greba egun arrakastatsua Mercedesen

  • Produkzio arloko langileen %95 egin du greba sindikatuen esanetan, %75 enpresaren arabera. Produkzio-katea gelditu du grebak, bi hamarkadetan gertatu ez dena. Lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago duela urte eta erditik. Enpresak ohar bidez adierazi du greba “negoziazio prozesua boikotatzeko saiakera” dela.

Argazkia: @ArabakoElaMetal
2022ko ekainaren 22a

Goizaldeko lehen ordutik mobilizatu dira piketeak. Enpresa Batzordeko presidente Igor Guevarak Gasteiz Hoy-ri adierazi dionez, "harrigarria" izan da bertaratutako langile kopurua, eta urte asko dira ez zirela pikete hain jendetsuak ikusten. Piketeak behin-behineko langileei lantegian sasrtzne utzi dietela azaldu du, baina langile finkoen %95 egin duela bat grebarekin. Egun osoan gehien entzun den aldarrikapenetako bat seigarren txandaren aurkako izan da –gaueko txandan sei egunez jarraian egitea, egun bost egunez egiten dutenean–. "Langileen %95 ez du seigarren gaua nahi", adierazi du Guevarak.

Mercedeseko ia 5.000 langileak grebara deitu dituzte sindikatu gehienek, bi multzotan: batetik, ELA, LAB eta ESK sindikatuek; eta UGTk eta CCOOk bestetik. Ekintza eta PIM sindikatuek ez dut deialdirik egin. Posizio ezberdinak badituzte ere, manifestazio bateratua egin dute greba deitu duten bost sindikatuek, goizeko 11:00etan Mercedes lantegitik abiatuta eta Gasteizko erdiguneraino.

Arratsaldean, UGT eta CCOO SEA Arabako patronalaren egoitzaren aurrean mobilizatuko dira, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek manifestazioa egingo dute Andra Mariaren plazatik abiatuta. UGTk eta CCOOk 29an ere deitu dute greba, eta ELAk, LABek eta ESKk aste osokoa ekainaren 27tik uztailaren 1era.

 

 

 

Argazkia: @ArabakoElaMetal

 

 

 

Greba "ulertezin eta kaltegarria"

Lehenbiziko greba egunaren bezperan oharra plazaratu du Mercedeseko Gasteizko lantegiko zuzendaritzak. Greba egitea “ulertezin eta kaltegarri” jo du zuzendaritzak: “Deitzaileek erabilitako argudioak negoziazio prozesua boikotatzeko saiakera bat bezala ulertu daitezke soilik, langileen arteko tentsio egoerak sortzeko; horrek ez du hitzarmen kolektibo berri bat adosten batere lagunduko”.

Lan hitzarmen berria

Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak orain urte eta erdi abiatu ziren. Iragan ostiralean egin zuten 35. eta azken bilera enpresaren zuzendaritzak eta sindikatuek, eta akordiorik gabe itxi zen berriz ere. Bilera berri baterako datarik ere ez zuten zehaztu, zuzendaritzak uko egin ziolako berriz biltzeari greba deialdiak mantentzen diren bitartean. Desadostasunak lan baldintzen eta soldaten ingurukoak dira. Tentsio iturri nagusienetakoa seigarren txandarena da. ELA, LAB eta ESK sindikatuek “marra gorri” bezala jarri dituzte ere lan-hitzarmen berriak soldatei eustea edo asteburu eta jaiegunetako baldintzak arautzea.

“Xantaia” eta “presioa”

Hitzarmena berritzeko negoziazioen testuinguruan iragarri zuen Mercedesek 1.200 euroko inbertsioa egiteko prest dagoela Gasteizko lantegian, beti ere langileek “malgutasun” handiago onartzen badute. Inbertsio hori bermatu asmoz, astebete beranduago Mercedesek, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak akordio bat sinatu zuten. Jaurlaritzako eta aldundiko ordezkariek langileengan jarri dute “aukera historikoa” pasatzen ez uztearen ardura guztia hainbat adierazpenetan. Sindikatuek enpresaren “xantaia” eta erakundeen “presioa” salatu dituzte.

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Gasteiz  |  Mercedes

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2022-07-04 | Leire Artola Arin
Sindikatuek ohartarazi dute langabeziak behera egin arren prekaritateak gora egin duela

Hego Euskal Herrian 2.423 langabe gutxiago daude ekainean SEPE Espainiako enplegu erakundearen arabera, eta duela bi urte baino 42.000 langabe gutxiago. Halere, LABek eta ELAk salatu dute enpleguaren kalitateari eta nolakotasunari erreparatuta datuak ez direla onak.


Nafarroako 0-3 hezkuntza plataformak 60 eguneko greba bukatu du

Grebalariek aitortu dute ez dituztela helburuak bete, baina harro agertu dira irakasleen kolektiboak lortu duen batasunarekin, eta iragarri dute eskoletako prekaritatearekin amaitu ezean, grebara itzuliko direla.


2022-06-30 | ELA sindikatua
Sindikatuak ez dira Osakidetzako Mahai Sektorialean izan, ez dutelako proposatutako "gai bat bera ere sartu"

Sindikatuek berriro ere adierazi dute ez direla joango euskal langileen eta herritarren "benetako beharrei erantzuten ez dieten bilera huts horietara".


Araba eta Bizkaiko metalgintzan grebak jarraipen zabala izan du, atxiloketa eta protesta artean

Hitzarmen kolektibo duin baten aldeko greba eguna antolatu dute ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. Piketeetan ziren grebalarien kontra egin du Ertzaintzak goizean eta gutxienez bi lagun atxilotu dituzte. Antolatzaileen arabera grebak jarraipen zabala izan du eta... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude