Greba egingo dute hezkuntza publikoan maiatzaren 16an eta 23an

  • Martxoaren 22an egin zuten greba “jendetsuarekin” jarraitzeko, LAB, ELA eta STEILASek grebak antolatu dituzte maiatzaren 16an eta 23an. Besteren artean, “Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketez” kexu dira.


2017ko apirilaren 12an - 13:29
Grebara deitzeko ELA, LAB eta STEILASek egin duten prentsaurrekoa. (Arg.: LAB)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Prentsaurrekoan adierazi dute hezkuntza publikoaren egoera “larria” dela, eta ezinbesteko ikusten dute “Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea”.

Egoera hobetzeko ondorengo eskaerak dituzte: hezkuntza inbertsioa handitzea; pertsonala handitzea, gutxienez 2.000 langile gehiago; bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea; ikasle-ratioak %10 murriztea eta LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea, besteren artean.

STEILAS, ELA eta LAB sindikatuek uste dute neurri horiek lortzeko greba eta mobilizazio dinamikak areagotzea beharrezkoa dela. Hala, maiatzaren 16an eta 23an greba egingo dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, 20an manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan “familia eta herritarrekin”, eta ohartarazi dute erantzunik ezean, datorren ikasturtean mobilizazioekin jarraituko dutela.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.