Greba deitu dute Gipuzkoako hoteletan, Donostiako turismoaren goi bileraren egunetan

  • ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Gipuzkoako hoteletako langileentzat greba deitu dute maiatzaren 23, 24 eta 25erako. "Patronalak hitzarmen kolektiboarekin lotuta egin dituen proposamenak ez direla nahikoak" salatu dute.


2018ko apirilaren 4an - 11:55
Hoteletako langileen protestak ez dira berriak. Irudian artxiboko argazki bat. (@tatopato1)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ELAk jakinarazi duenez, blokeo egoeran dago Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa eta horregatik deitu dute greba.

Turismoaren Mundu mailako arduradunak Donostian

Sindikatuek ez dituzte kasualitatez aukeratu egun hauek greba egiteko. Egun horietan Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) 35 herrialdetako 300 agintari eta ordezkari bilduko dituzte Donostian.

Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministro Álvaro Nadal, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo kontseilari Alfredo Retortillok aurkeztu zuten ekimena.

Nadalek azpimarratu zuen turismoaren esparruko "gertakari handienetako bat" dela eta "Euskadi eta Donostiak orain arte izan ez duen nazioarte mailako bisita txartel" gisa funtzionatuko duela.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...