Gose greban hasi da Izaskun Lesaka preso politiko burlatarra

  • Bere senideek Etxerati jakinarazi diotenez, Poitiers-en (Frantziako Estatua) preso den Izaskun Lesaka euskal preso politikoak gose greba hasi du bere bikotekideak, Joseba Iturbidek, joan den ekainaren 28an hasitakoari batuz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 5ean - 08:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lesaka Mitardean (zigor ziega) sartu zen bere borondatez ekainaren 15ean. Ateratakoan, bere salaketa gogortu egin du gose greba hasiz. Bi presoek kartzela berean izatea aldarrikatzen dute, beste edoizein senideri dagokion bisita eskubidea baliatuz.

Bestalde, Lesakarekin batera Poitiersen dauden gainontzeko euskal preso politikoek ere protesta neurriak abiatu dituzte bi preso horien elkartasunez. Horrela, Maite Aranaldek astelehenean hasi du 24 orduko baraualdia, eta Raul Adunak, Josu Urbietak eta Montxo Vareak 24 orduko txandakako baraualdia.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!