46 egun daramatza gose greban Celestino Córdova preso maputxeak

  • Celestino Córdova maputxeak 2018ko urtarrilaren 13an hasi zuen gose greba. Córdova “Machi”-a da, alegia, maputxeen “arbasoen autoritate espirituala”, eta Temuco hiriko kartzelan dago preso.


2018ko martxoaren 1ean - 11:11
Celestino Córdova maputxea bere aurkako epaiketa batean (Arg: Emol.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Langileen Postak (CCTT) jaso duenez, Torturaren Aurkako Batzorde Etikoak (CECT) bisita egin dio eta maputxearen egoeraren berri eman du. Batzordeak salatu du Córdovak 18 kilo galdu dituen arren, bere eskakizunak ez dituztela entzun Txileko agintariek ez eta Estatuko Giza Eskubideen aldeko instituzioek.

Córdova bi latifundista hiltzea egotzita sartu zuten kartzelan 2013an, eta 18 urteko zigorra betetzen ari da. Sute batean hil ziren biak, eta Córdova sutearen inguruan tirokatuta aurkitu zuten. Epaileek ebatzi zuten sutea maputxeek eragin zutela, euren lurrak berreskuratzeko asmoz. Córdovak gose greba abiatu zuen bere aurkako epaiketan “prozesu desegokiak” izan zirelako, eta CECT-k auzitan jarri du maputxearen zigorra.

“Egun hauetan ikusi ditugu Txileko Estatuak bultzatutako diskriminazio egoera bortitzenak; instituzio politikoak, polizialak eta judizialak baliatuz, diktadura garaietan bakarrik ikusitako metodoak erabili baitira: lider maputxeei errua egozteko froga faltsuak sortu dituzte”, salatu du CECT-k.

Jarraian Luisa Marilafek protesta baten amaieran egindako hitzartzea maputxeraz eta gaztelaniaz. Celestino Cordovaren emaztea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maputxe herria
Eguneraketa berriak daude