Hector Llaitul militante maputxea atxilotu dute Txilen

  • Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buru da Llaitul, eta egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote. Asteazken honetan, abuztuaren 24an, atxilotu dute.

Victor Llaitul (Argazkia: EFE)

2022ko abuztuaren 25ean - 12:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txile hegoaldeko Cañete herrian atxilotu du Txileko Poliziak CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buruzagi Hector Llaitul. Aspaldiko militantea da, maputxeen eskubideen eta autodeterminazioaren alde borrokan dabilena. 2007an jadanik, "lurrik ezean, maputxeen nortasuna berreraikitzerik ez dago" adierazten zion ARGIAri eskainitako elkarrizketan. Garaian, preso zuten jadanik eta gose greban zebilen.

Abuztuaren 24 honetan burutu dute bere atxiloketa, jatetxe batean zegoela. 2020an abiatu zuen Llaitulen aurkako ikerketa Sebastian Piñera garaiko presidenteak, martxotik geroz presidente den Gabriel Boricek jarraiturikoa. Egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote.

Atxiloketaren berri ukan bezain laster, lotu dira kale borrokari bere aldeko batzuk. "Maputxeen aurkako errepresioari stop. Hector Llaitul eta maputxe preso politiko guztientzako askatasuna orain" leloa lehen lerroan jarri eta manifestazioak ere egiten dabiltza. "Ezaguturiko muntaia absurdoena" salatu du bere bikote Pamela Pezoak.


Maputxe herria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...