Gose greba abiatu du Jose Mari Erdozain portugaletetarrak presoen egoera salatzeko

  • Jose Mari Erdozain Portugaleteko zinegotzi ohi eta jubilatuak lau eguneko gose greba abiatu du, urtarrilaren 4tik 8ra bitartean. Kalera Kalera ekimenari “bere ekarpena” egiteko asmoarekin hasi du.

Mahaiaren erdian Jose Mari Erdozain, gose grebaren aurkezpen prentsaurrekoan. (Arg.:@sortuportu)

2017ko urtarrilaren 5ean - 10:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazken arratsaldean aurkeztu zen prentsaurrekoan eta 19:30etan abiatu. Amaiera igande eguerdiko 12:30etan emango zaio kontzentrazio batekin. Erdozain Portugaleten sortu berria den Kalera Gunean egongo da egunotan. Gune horrek elkartzeko leku eta dinamika aditzera emateko espazio izan nahi du antolatzaileen esanetan: “Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialekin harremanak egiteko lekua da”.

Eskubide sozial eta indibidualak “zapalduta” daudela azaldu du Erdozainek: “Egun biolentzia eta bortizkeriak bere horretan jarraitzen du”. Ekimenen beharra azpimarratu nahi izan du, gizarte “desaktibatu” batean bizi baikara, bere iritziz.

Kristau komunitateko eta Herria 2000 eliza aldizkariko kideak 70ko eta 80ko hamarkadetan presoen aldeko gose grebak egin zituen, baina azaldu duenez ez zuen espero “ETAk borroka armatua utzi eta bost urtera, egungo egoeran egongo ginenik”.

Espainiako eta Frantziako estatuetan dauden euskal presoei elkartasuna adierazteko asmoz abiatu du gose greba. “Horiek guztiek, bakean eta elkarbizitzan aurrerapausoak emango direla uste dute herri bezala gatazkaren konponbide globala ematen bada”, azaldu du.

Azkenik, konponbidearen bidean konpromisorako deia luzatu du, sentsibilitate desberdinetako pertsonek parte har dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude