Ez zaie arrazoirik falta gauzak galdu eta gero bakarrik baloratzen ditugula esaten dutenei. COVID-19 birusarengatik konfinamenduaren zazpi egunek zazpi hilabete diruditela eta astebete luze honetan gizarteak erakutsi duen elkartasuna kontuan hartuta, faltan botatzen dut besteak miserable hutsak zirela uste genuen eta elkar kritika genezakeen garaia.
Hiritartutako herriei bezalaxe gertatu zaigu: gure nortasuna galdu dugu. Horregatik eta erlojuak aurrera egiteko zer egin ez dakigunez, denbora-pasa bat proposatuko dut gure xarma berezia berreskuratzeko asmoz. Utz dezagun burua hutsik eta pentsa dezagun gure portaera hain adeitsua ez zen garai horretan egiten genuen moduan. Nola imajina genezake jokatuko genuela astebeteko berrogeialdi batean? Noski, gaizki pentsatzea baimenduta dago. Horra hor:
Lehenengo eguna. Gobernuak Salbuespen Egoera deklaratu eta jarraian derrigorrezko konfinamendua aginduko duela iragarri du. Jendeak etxetik atera nahi du askatasunezko azken orduak mozkortu eta lehertu arte jateko aprobetxatuz. Biztanleriaren artean espezie ezberdinak daude: arduragabeak, beren desioaren aurrean amore ematen dutenak; koldarrak, moralistek sortzen duten presio sozialak eragiten dien beldurrarengatik beren nahiak betetzen ez dituztenak; eta aipatutako moralistak... joan daitezela pikutara!
Bigarren eguna. Bunkerra konfinamendua irauten duen bitartean erosotasunez bizirauteko produktuz betetzeko txanda da, inurria bezala baina azken orduan. Gaur supermerkatuak oihanaren legearen arabera funtzionatzen dute eta, ekosistema horretan, espezie erregea koldarrena da, komuneko paperaren harrapakariena, hain zuzen ere. Aipatu beharra dago arduragabeak bapatean desagertu egin direla, txitxarraren antzera.
Bigarren egun honetan ahalik eta gauza gehien bildu behar da, eta ahalik eta kopuru gehienean. Ez du inporta zure bunkerrak ez baldin badauka behar bezain beste edukiera. Garrantzitsuena, zure burua salbatzeaz aparte, moralistak ohiko saltoki txikien habitatetik supermerkatura joaten badira ezer ez aurkitzea da. Gainera, koldarrek zeken izan behar dute datozen egunetan atzo beldurrarengatik disfrutatu ezin izan zuten sabelkeria eta mozkorkeriaz gozatu ahal izateko.
Hirugarren eguna. Birusak bioaniztasunarekin bukatu du. Egia da oraindik moralista gutxi batzuk geratzen direla, baina koldarrak harroputz bilakatu dira. Beraien artean, dena den, arrazak egon badaude: Alde batetik, nagusitasun konplexua dutenak eta bigarren egunean ehizatutako produktuak txapel gisa erakusten dituztenak; bestalde, gutxiagotasun konplexua dela eta beren natura harroputzari uko egiten diotenak.
Kutsatzeko arriskua alde batera utzita, lizunkeria bekatu izateagatik kritikatzea atzerakoiegia iruditzen zitzaidan. Horregatik, nire alferkeria propioa bekatutzat erabiliko dut lizunkeria saltatu eta zuen irudipenerako utziz
Bai, egia da, agian jada konturatu zarete: sabelkeria eta mozkorkeria, zekenkeria, harrokeria… zazpi bekatu nagusietatik hiru dira. Aitortzen dut bitarteko zahar zein erraza erabiltzen ari naizela. Baina, tira, ez didazue esango egun bakoitzeko bekatu bat aukeratzea laguntzen ez duenik, batez ere hiritartasun eredugarriz beteriko zazpi hilabete bezain luze izan diren zazpi egun hauen ondorioz berriro ere aitzina bezala gaizki pentsatzea erabat zaildu duen garai honetan.
Edonola ere, kutsatzeko arriskua alde batera utzita, lizunkeria bekatu izateagatik kritikatzea atzerakoiegia iruditzen zitzaidan. Horregatik, nire alferkeria propioa bekatutzat erabiliko dut lizunkeria saltatu eta zuen irudipenerako utziz. Hortaz, mahai-jokoan bezala, antzaratik antzarara seigarren egunera iritsi gara.
Seigarren eguna. Badirudi dagoeneko ez dagoela arrazarik harroputzen espeziean, non nagustiasun eta gutxiagotasun konplexua dutenen arteko elkarketak eboluzioaren maila berri bat sortu duen: hipokrita. Hura arduragabe, koldar eta harroputza izan ohi da, baina moralistari izan dio inbidia betidanik. Orain, derrigorrezko konfinamenduak solidarioa balitz bezala jokatzeko beste aukerarik ez dio ematen, eta bere gezurra sinistu egin du.
Zazpigarren eguna. Hipokritak ezin du moralista bezala izan eta ixilik egotea jasan, horregatik lau haizetara zaunka eginez hori adierazteko beharra dauka. Bere portaera behatuz, Koronabirusak kutsatutako pertsona bat baino gehiago, Will Smithen Kondaira naiz (gaztelerazko Soy leyenda) filmaren birusak kutsatutako izaki baten antza dauka. Elkartasuna aitzakiatzat hartuta, ez du gezurrezko jarrera arriskutsu batengatik bere lehiopetik pasatzen den orori errieta botatzeko aukerarik pasatzen uzten. Ez zaio inporta kalera joatera bultzatu duen arrazoiei buruz galdetzea, soilik hauxe pentsatzen du: “Nor da orain moralista?”
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]