ETA

‘Gora ETA’ idaztea ez da “terrorismoa goraipatzea”, Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi duenez

  • Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.


2023ko azaroaren 24an - 10:02
Azken eguneraketa: 12:58
'Gora ETA' dioen pintaketa bat. // Argazkia: Wikimedia Commons
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du ‘Gora ETA’ kalean margotzeagatik  “terrorismoa goratzeaz” akusatutako gazte bat. Uztailaren 19an atxilotu zuten Ermuan, eta kasua Auzitegi Nazionalaren esku ipini zuten. Epaitegiak kasua artxibatu du, eta adierazi du adierazpen askatasuna lehenetsi behar dela eta pintaketa horretan ez dela terrorismoa goraipatzen.

Gaztea jabetza publikoari kalteak eragiteagatik akusatua izan daitekeen zehazteko, Auzitegi Nazionalak kasua tokiko auzitegira igorri du. Maria Tardon epaileak adierazi du “gatazka” bat dagoela horrelako kasuetan “terrorismoa goratu izanaren delituaren eta adierazpen askatasunaren artean”. Hala ere, azpimarratu du adierazpen askatasuna “gizarte demokratikoaren ezaugarririk behinenetako bat” denez, horrek gailendu behar duela zalantza sortzen bada.


ETA kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.